Usurbil (Gipuzkoa)

Gerra osteko kontrabandoa

Gerra osteko kontrabandoa Lekunberrira joateko, trena hartzen zuten. Tren hartan kontrabandoa eramaten zen. Gerra ostean dirurik ez zen eta janaria lortzeko nola-hala moldatzen ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-027-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lekunberrira joateko, trena hartzen zuten. Tren hartan kontrabandoa eramaten zen. Gerra ostean dirurik ez zen eta janaria lortzeko nola-hala moldatzen ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Noiz kendu zuten trenbide hura?
-Hori ez dakit. Nik goatzen naiz aitta Lekunberrin zeola, Mugiron zeola juten giñala. Ta ez dakit. Hori ez nizuke esango. Urtiak dia ta urtiak jun iten dia.
Joxe: -Ni goatzen naiz trenbide hoi ta nola eurra ekartzen zun.
-Zeoze izango zan, bai, zeoze ibiliko zuen Naparrotikan honea ta hemendik Naparroa.
Joxe: -Kontrabandua uste det.
-Kontrabandua, klaro. Horregatik esan dizut Mugiron ez zala iriñan paltik ogiya iteko. Ta aitak esaten ziun guri: zuek ez dezue gehiyo ezautuko ogi zuririk.
Joxe: -Kontrabandua ibiltzen zuela uste det...
-Bai, bai. Kontrabandua ibiliko zun ordun, bueno! bueno!
Joxe: -Oaindik badaude makinistak ibili zianak...
-Bai, e? badie oaindikan?
-Hitz eiten duenak, e, hitz eiten duenak. "Eta ze ekartzen zenduen zuek'" eta, ba guk ogiya, gariya...
-Babarruna're igual eta. Danetikan, jateko, janariya. Ordun... Eske gerra ondorenian goatzen naiz ni, ikeragarrizko gosetia ibili zan, diruik ez zan, gaiñea. Eske ez zan diruik, diruik ez zan ordun. Dana kontrabanduan, dana kartillakin janariya ibilli bihar bagendun.
Joxe: -Ahal zunak ahal zuna ta.
-Dana horrela. gaur bezela? Jesus!

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia