Txiki Erdiko tren-estazioa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-027-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Usurbilgo Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria - Joxe Torregarai
- Data: 2010(e)ko abuztuaren 12a
- Iraupena: 0:01:08
- Erref: USU-027/029
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Garraioak » Trenak , Politika » Politika eta Franco
Transkripzioa
-Gero aipatu dezu Tren Txiki?
-Ez, gu Lekunberrira juteko trena zan, fuff!, ikatzakin izaten zan trena.
-Ze ibilbide?
-Hoi Donostitikan Naparruan ba Lekunberri, Leitza ta hoik danak pasata ta ez dakit ba nundik. Lekunberrin behiñipin bai. Ta hor juten giñan. Ta sarrera Lasarteko estaziyuan edo, Txikierdiko estaziyuan edo. Ez dakit nun izango zun, seguru asko. Nora juten giñan horrea juteko? Donostiraiño juten giñan? Hoi ez dizut...
-Txikierdin estaziuya zan?
-Estaziyua zan. Gaur do lokal haundi bat baiño hor trenik ez da gelditzen, baiño makiña bat bider Zubietatikan horrea jun gea Donostia juteko, Txikierdiko estaziyoa. Txikierdin estaziyoa trena gelditzen zana zan, e. Hortxe do oain etxe haundiya. Acerostikan honaxean don etxia. Hoi Txikierdiko estaziyua esaten geniyon.
Joxe: -Tren hoi oain esaten due Lasartetika Donostiya juten dala. Bazan leheno're. Hoi tren beltz hoi etortzen zan eta hor jiratzen zan.
-Fiii! iñez kia dariola Naparroa aldea, bai.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!