Bertsolariak adar-jotzaileak lehen ere
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-023-045 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Usurbilgo Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria
- Data: 2010(e)ko abuztuaren 10a
- Iraupena: 0:02:31
- Erref: USU-023/045
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Aisia » Kultura » Bertsolaritza
Transkripzioa
-Bertsolariak zebiltzanian, begira zeudenekin ere sartzen zian edo, bazilatzen zien hor zeudenei, edo beraien artian bakarrikan?
Emaztea: -Neska gazten batzuk bazian aurrekaldian igual.
-Bai, publikuakin eta pixka bat bai. Ez zian hortaaiño zeatzen. Geo tabernan itten zittuen saio haundik. Atsaldian eta geo tabernan, afaltzen'e bertan igual geatzen zien eta. Kriston saio, tabernan itten zuen eta. Ordun bai jendiakin eta. Geo jendiakin asko sartzen zien, etxeko familiyakin eta sartzen zian, San Juan eskian eta ibiltzen zienian. Famili guztiko danaidi bertsua. Bat eamaten zuen aldamenian esaten: "hau holako, aittak holako izena dik, amak holako izena dik", eta bertsua harekin botatzen ziyon.
Joxe: -"Alaba soltera dik".
-Bai. San Juan-esketarako ta ordun bai, ordun zea... Gaiñontzian bertsolaik jendiakin ez zan hortaiño zeatzen.
Joxe: -Hoi ba, oain esaten deuna, San Juan hemen Kalexarren, eta hoik ekartzen zittuen bertsolaiyak gabian eskian ibiltzeko. Eta ordun hau da koplariya. Ta nik esaten diot: "Hi, etxe hontako nausiyak hau dik izena, etxekoandriak hau dik izena, ta alaba badiye soltera daona". Ta ordun koplatzen zittun danak.
-San Juan eskia noiz egiten zan, San Juan egunian edo?
-Joxe: -San Juan bezperan.
-Bertsotara junda erretore-etxea jun dia ta limosnik ez, ateik iriki ez eta, hala bota emen ziyola bertsolaiyak: "Kura parroko mondongo/ hik ez dek asko emango/ hik emandako dirubarekin ez diyau asko edango".
Emaztea: -Hoi gaizki, propina txikiya ematen zuenai.
-Kaxianona bestia. Bi itsuk emen zeen, Kaxiano ta beste bat, ta batzun batzuk etorri dia ta "hemen gizonak gizajuak, emaiyok-emaiyok propina horri" ta zean ta. "Aiba!". Ta Kaxianok bestiai: "Hi, zenbat eman dik?", eta "Nei ez zidak /etzak/eman, hiri emango zin", eta "nei're ez zidak /etzak/ eman". Iñoi eman ez. Eta ondo geratzeatikan "aiba propina!" ta. Ta biyak itsuk. Eta "zenbat eman dik" eta "nei ez zidak eman". "Hiri ez dikela eman? Nei're ez zidak ba eman". Iñoi eman ez.
-Ziriya earki sartuta.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!