Lagunaren salbokonduktoarekin aurrera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-023-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Usurbilgo Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria
- Data: 2010(e)ko abuztuaren 10a
- Iraupena: 0:01:31
- Erref: USU-023/011
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
- Salbakonduktua deitzen ziyen, pase bat bezela, dokumentu bat bezela zan, pase bat bezela. Konparaziyo batea, oain kamiyoa baldin bazuaz ta “documento de identidad” eskatzen dizue, baiña ordun, orduan ez zan dokumentuik identidadeik, ez gendun ezer ordun, ez zan. Karnetik eta ezer ez zan: ez “libro de familiaik” eta ezer’e. Salbakondukto hoi iten hasi zian herri batetik bestea hemen ibiltzeko, zeatikan edozein tokitan militarrak eta kontrolak egoten zian eta hoi, pasia hoi.
Bati behintzat, hau’de politta da. Lagun batek esan dik: “Ño! Iruna joan behar dit eta salbakonduktuik ez zakat” eta beste lagunak esan diyo: “Nik emango dit!”. Eman diyo salbakonduktua bestiak, bestiena, beria e? Ta bidian dijuala, geldittu due guardia zibillak o kontrolian, ta “¡Salvaconducto!”, ta eman diyo ta “Oiga, esto está caducado”, “¡Allá cuidaus! ¡No es mío!”. Anttonio Pellok kontatzen zin hoi. “¡Esto está caducau!”, “¡Allá cuidaus! ¡No es mío!”.
- Earra.
- Eta, salbatu al zan? Segitu al zun? Segitu zun bidia o...?
- Ez dakit ze ingo ziyen. Ze ingo ziyen? Parre ingo ziyen, ze ingo ziyen ba, aizu. Geo, ze moduzko gizona dan’e antzeman eiten da, ta astapotron bat igual zan ordun, astapotro bastante bazan ordun, asko, gu aurretik geala. Ta ze ingo ziyen ba?
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!