Dibisio Urdinera Usurbildik joandakoak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-023-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
II. Mundu Gerran, Dibisio Urdina sortu zen eta Usurbildik zenbait boluntariok izena eman zuen hara joateko. Boluntario haien izenak aipatzen ditu. Garai hartan konformismo handia zegoen.
- Proiektua: Usurbilgo Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria
- Data: 2010(e)ko abuztuaren 10a
- Iraupena: 0:01:50
- Erref: USU-023/003
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » II. Mundu Gerra (1939-1945) , Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak
Transkripzioa
Joxe: -Hi gogoratuko haiz "División Azul" hemendik jun zianak.
-Bai. Hori kuarteletan boluntaiyuak eskatu zittuen kuarteletan. Ordun Agustin Illarramendi eta hoin garaiyian, ta apuntatu in zian jun nahi zunak. Eta hala hemendik eraman zuen Dibisiyua. Dibisiyua zenbat da, milla ta gehiyo soldau, dibisiyua... Konpañiya ehun, "batallón mil, División" igual hamar milla. Hamar milla, hamar bat milla lagun igual eramango zittuen, bai, dibisiyua. Batailloiya, eon pixkat. Konpañia "mil, batallón tresientos", eta dibisiyua "mil y pico", milla ta gehiyo soldadu izango zian.
-España guztitikan?
-Hemenguak bazian. Agustin Illarramendi, "Rusua", Zubitako hoi.
Joxe: -Hemen'e bai "Rusua" Olarranekuakin ezkondutakua.
-Baita, hori're bai. Hiru bazian hemenguak'e. Hoi're zerai laguntzeko, Alemaniyai laguntzeko. Soldauak bialdu zittun, bai.
-Eta hoiek zer moduz ikusten zian, juten zianak edo.
-Jendia esaten dizut ba ohittu itten zala. Franco etorri zanian harekin bihar zala ta. Jendia ohittu itten da. Regimenan zean. Zea bezela, lehenao esan deun bezela, dantza lotun ta galazten. Eta jendia ohittu itten zan halare. Ohittu. Hala bihar zula ta.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!