Kanpaiak nazionalek herri bat hartzen zutenean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-022-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Usurbilgo Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria - Joxe Torregarai
- Data: 2010(e)ko abuztuaren 10a
- Iraupena: 0:02:35
- Erref: USU-022/035
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren jarrera
Transkripzioa
-Gerra baiño lehenago zorra zeukan horrek nahi zun gerra zorra kentzeko edo gerra hasi zanian, ya ke zorra kentzen deten horregatikan kenduko det gaiñetik. Lehenago zegon ezinikusia?
-Ez dizut entenditzen.
-Lehendikan zegon, gerra baiño lehenagotik zegon ezinikusiya?
-A, klaro!
-Gerra hasitakuan aprobetxatu...
-Klaro! Holakuak bai, asko. Hemen baiño, gaiñea, hemen baiño gehiyo Kastilla aldian asko herri koskor hoitan holakuak. Bai, bai.
-Zuek ba al zeneukaten notizirikan gerra nola zihoan hor Espaiñan beste lekutan? Nola zihoan ba al zenekiten? Ba Bartzelonan ze gertatzen zan edo Madriden hartu al zuten. Hori enteratzen ziñaten?
-Enteratzen zan nolabait'e. Kanpana-bueltak'e jotzen zittuen hola herrin bat hartzen zuenian. Hemen ordun gaiñea erretoria alderdi hartakua zan, hemen erretoria zea ordukua militar hoitakua zan, hain aldekua. Erretoria, Don Julian. Beste aldekuak hemen zerenian oaindik militarrak etorri baiño leheno, erretore horren billa etorri zian hiltzeko, harrapatzea ta. Hemen elizan gaiñian hor ganbara do eta hor gordeta egona izan bihar zun. Ta geo nolabait alde egin eta Aian gordeta egona zan. Hua geo etorri zanian, militarrak sartu zianian etorri zan berriz erretoria honea, ta hua izaten zan diskurtsuk eta itten aiuntamentuko plazan, herrin bat hartzen zuenian eta. "Viva España, arriba España!". Erretoria bera, bai. Kanpana-bueltak jo ta. "Bai, zea hartu diyek /hartuyek/, Bartzelona hartu diyek" eta kanpana-bueltak jo ta. Erretori hoi bea zea diskurtsuk iten.
-Ta jendiak?
-Jendia bildurrak. Bildurrak, hil'e in baizittuen batzuk eta jendiak ez zun ezer esaten, eta bildurrak eoten zan jendia ta. Destakatzen baldin baziñan, leña.
Emaztea- Zubitakua, berriz, militarra huan.
-Hua bai, hua berez zan militarra hua.
-Gero gaiñea jendia iten da jarri, hala bihar dula irudittutzea. Jarri, ohittu itten zea bizimodu hartan eta hala izango dalakuan. Ohittu iten da eta jarri iten da. Etsi iten du jentiak.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!