Usurbil (Gipuzkoa)

Lasarteko automobil-karrera I

Lasarteko automobil-karrera I <p>Lasarten azken automobil-karrera jokatu zenean jaio zen bere anaia. Karrera hari buruz hitz egiten du: orduko autoak nolakoak ziren, orduko markak, ibilbidea...</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-022-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lasarten azken automobil-karrera jokatu zenean jaio zen bere anaia. Karrera hari buruz hitz egiten du: orduko autoak nolakoak ziren, orduko markak, ibilbidea...

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gure Luis jayo huan Lasarten azkenengo antomoil karrera jokatu zan egunian: "veintidós de setiembre de 1934". Azkenengo antomoil karrera Lasarten jokatu zan. Lasartetik zirkuitu hortan Andoaindik barrena.
- Ze karrera zian hoiek?
- Antomoil karrerak, oan Formula Uno ta izaten dian hoitakuak. Tipo hortan, Formula Unoik ez zan ordun, baiño antomoillak tipo hoi bazien ordun, karrerako antomoillak.
Joxe: -Baiño Formula Uno huan, e.
- Geroxio Formula Uno izena hoi, geroxio.
Joxe: -Nuvolari eta danak.
- Bai, baiño Formula Unon izena ez zin artian. Formula Uno geo atea ziyen, horko baju-baju zeoik. Ordun antomoillak ze tipo esaten zien hairi, Mertzedesak irabazi zin ordun, azkeneko antomoil karrera, "veintidós de setiembre".
- Nolakuak izaten zian, kotxe haiek zer zian, kotxe normalak motor potentiakin edo?
- Normalak ez zien, hola pixkat karrerako-ta prepaatuk zian hola forma luziakin eta prepaatuta zian haik'e. Karrerako pepaatuk, noski. Hoi pentsa zazu: garai hartan kamiyua, oain bezelako kamiyuak ez zien, kamiyo danak, asfaltuak-eta zihero diferentiak, kurbak. Eta zirkuito, herritan pasatzen zan gaiñea, Lasarten herrin pasatzen zan ta. "Media 167,900 media", orduako. "El año 34, 167 de media, e!" in zuen bueltan. Ta kamiyua esaten dizut ba, kamiyo zaharrian, kamiyo lurra're dana zea, asfaltoa're ez behintzat oan bezelako leun hoitakua ta, oso diferentia zan ta. Hala're ze media iten zuen eta. Martxa haundiya ibiltzen zuen haik'e. Treintaikuatruan.
- Eta nundikan nora izaten zan bidia?
- Lasartetikan Oriya bitartian zan salidako tribuna.
- Oriyo?
- Oriya, Oriya, tartian hor. Pepe panaderuan etxian onduan. Eta handikan juten zian Andoain aldea. Andoain, Bazkardon buelta eman, handikan Urnitaa. Urnitatik barrena... (Urnitan kalian barrena pasata, e? Ez zean, pistan). Handikan Hernania. Hernanitikan ateatzen zian Irubidea, Errekaldea, Hirubidea, eta Hirubidetikan Lasartea. Buelta hoi, hoi zan, hamazazpi kilometroko buelta dala uste dit.
- Ze egiten zan, trafikua moztu egun haietan?
- Moztu? Bueno! Kotxeik, Usurbillen'e bakarra zan ordun.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia