Usurbil (Gipuzkoa)

Homosexualak kartzelara "por vagos y maleantes"

Homosexualak kartzelara "por vagos y maleantes" <p>Lehen beldurragatik homosexualek ez zuten beren sexualitatea aitortzen. Lasarten bazegoen homosexual bat Franco hona etortzen zen bakoitzean kartzelan sartzen zutena "maleante" izateagatik. Gizon hark umorearekin hartzen zuen kontua.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-020-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen beldurragatik homosexualek ez zuten beren sexualitatea aitortzen. Lasarten bazegoen homosexual bat Franco hona etortzen zen bakoitzean kartzelan sartzen zutena "maleante" izateagatik. Gizon hark umorearekin hartzen zuen kontua.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Dana ixillik pasatzen zan, ta geo ondoriyu hauk izaten zittun: iñork ez jakiten, baiño danak bazakiyen. Baiño dana ixiliki-ixilik-ixilik-ixilik-ixilik eta hor izorratu zioten.
- Oain ai dia armariyotik errex ateratzen ta oain. Ordun?
- Normala da, normala da!
- Bai.
- Normala da, ze ostra!
- Baiña garai hartan bildurra eongo zan ateratzeko're hor...
- Behintzat hola nabarmentzeko bai, hola zeatzeko.
- Lasarten bazan zea homosexual bat, oaindikan goatzen naiz ze izena zun: Arteta apellidua zun, nola zun izena? Ta hua Franco etortzen zanian bea juten zan kartzela.
- Kartzela juten zan?
- Bai jauna, bai. hoi zeatzen ziyen "de maleantes" bezela. Bai, bai, bai, bai. Galdetu bestela danaidi ta...
- Bai, bestela harrapatu ezkeo pasaran bat emango ziyen ta.
- Ez, ez, [...] kartzela eramaten zion Francok zeai.
- Bai, baiña esaten det bestela harrapatu ezkeo kalian o pasaran bat igual?
- Sergio Arteta zan eta kultura haundiko gizona, ta hementxe, kargu haundiko gizona zan, baiña hoixe zun harek'e, ta Franco etortzen zanian beak esaten zun: "poco me queda ya pa... ya me viene el madrileño" esaten zun ta presentatzen zan kartzela.
- Umoriakin hartzen zun orduan.
- Hoi bai, hoi bai.
- Baiño zerbaitten bildurrangatik jungo zan ba!
- Edukatua zan. Zea zan, "vagos y maleantes" zuen ordun izena.
- "Vagos y maleantes"? Zein zian bagoak hor?
- "Vagos y maleantes"
- Osea dana... homosexualak zian "vagos y maleantes"?
- Bai jauna, bai, bai. Artikulu hoi ematen ziyen, bai. Joe, gizona zan piñagua hoi, Sergio Arteta hoi.
- Eta rekonozitu iten zun beak homosexuala zala?
- Bai, bai, bai.
- A bai e? Osea bazeon jendia rekonozitzen zuna?
- Bai.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia