Usurbil (Gipuzkoa)

Komunioko erantzunak txibatu zizkiotenekoa

Komunioko erantzunak txibatu zizkiotenekoa Matilderekin joan zen eskolara, baina ez zuen eskolarako gogorik izaten. Komunioa egiteko, galdera batzuk erantzun behar izaten zituzten eta Justori ondokoak txibatu zizkion erantzunak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-018-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Matilderekin joan zen eskolara, baina ez zuen eskolarako gogorik izaten. Komunioa egiteko, galdera batzuk erantzun behar izaten zituzten eta Justori ondokoak txibatu zizkion erantzunak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta eskolara jun al ziñan?
-Bai.
-Nora?
-Matildekin-eta ibili nintzan, Matildekin ta pixkat, gutxi baiño gutxi. Gogoik ez nun eskolarako. Oain baten batek esaten bazian "Hi, idikin holako tokitaa jungo al haiz?", jode, bai gustoa! Eskolaako gogoik ez nun.
-Eskolatik piper egiten?
-Ez, ez, piperrik ez baiño ez nun zerikan. Goguan dakat hor honek ezautzen dittu bi anai apaizak horkuak, ta komuniyua itteko saltoka galdetzen ziun erretoriak, eta ni apaiz in zan horren onduan, ez nun gorreriya haundiik, harek ixil-ixilik esaten zian eta nik taka! Hua zala medio, bestela... Zea, Pepita Ikutza ezautzen dek hik; hua kalabazero aurreko urtian-edo, kalabazero bialdu zin. Ta ni're bildurrak ta...
Joxe: -Kalabazero zan ez zula aprobatu.
-Ta gero Donostin in zun, gero Donostin in zun. Ta nik'e bildurra ta, ez nun gorreria haundirik, harek ixi-ixilik esaten zian, Patxik, eta nik taka!, ta hala salbatu nintzen. Bueno.
-Nola ikasten zenun?
-Bai zeoze ikasi bai, baiño geo ez nintzan geo haren galderetara ondo saltatzen. Harek puntua hemengua eta hurrungo horkua ta galdetzen ziun eta.
-Iten al zenuten txuletaikan orduan?
Joxe: -Esan du... txuleta, "le chivaba el otro".
-Baiña txuleta idatziya ez.
-Ez. Esan izandu niyon, geo apaiz ein zan hau ta esan niyon: "goatzen al zea Patxi nola...?", ta parre itten du. "Goatzen al zea nere aldamenian jarrita nola..."

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia