Gerrako oroitzapenak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-016-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Usurbilgo Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria
- Data: 2010(e)ko abuztuaren 04a
- Iraupena: 0:01:51
- Erref: USU-016/034
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
-Gero, eskolan ibili ziñan ta gero gerra iritsi zan. Zuk goatzen dezu gerra?
-Bai, bai.
-Zuk zeneuzkan orduan...?
-Hamaika, hamar-hamaika hola.
-Hamabost urte.
-A bai.
-Gogoratzen dezu?
-Goatuko ez naiz ba. Jesus!
-Ze gogoratzen dezu?
-Dana! Milizianuak eta ez dakit ze ta. Nik al zekiñat, gorriya, beste batzuk gorrik ziala, beste batzuk ez dakit zein. Eta bueno, bueno. Eta gure basarriko gaiñian Bordatxon frentia hor gendun eta. Gure basarriko goyen eta. Ta danak danak. Ene, ene!
Joxe: -Zea're bai, hemen Usasku're.
-Baita. Person, persona bat hil zan. Zeatikan, Andoaingo nundikan bota zuen?
Joxe: -Bi hil zian.
-Bai... Bi al zian gaiñea? Andoaingo zeatikan bota zea, Buruntzatikan, eta jata beste baserri batea da! ta bi hil. Booo.
-Zuek frentetik hain gertu?
-Gu bai, laster, behien. Bordatxotik behera gu, eta Usaskutikan'e laister. Zeien, erdi-erdin gure baserriya.
-Harea juten al zian soldaduak zeozerren billa edo eske?
-Soldauk ez dakit jun zien baiño baserritar batzuk jeixten zien gure etxera, ez zegoela han egoteik eta Arratzainguak-eta gure etxera jeixten zian.
-Refujiyua edo.
-Esaten zuten han goian ezin zutela egon.
-Bai ba. Gure basarrira jetsita-ta egon zian. Bueno... Egun trixtiak ordun'e, egun trixtiak.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!