Usurbil (Gipuzkoa)

Arantzazu txokolatea

Arantzazu txokolatea <p>Arantzazu txokolateari buruz hitz egiten dute: oso txarra eta gogorra omen zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-014-044 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arantzazu txokolateari buruz hitz egiten dute: oso txarra eta gogorra omen zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ba harriya baiño gogorraokua zan baiño txokolate naturala hua. Jolin.
-Ze txokolate zan hura?
-Aranzazu.
-Nundik ekartzen zenuten?
-Hemen, dendetatik.
Joxe: -Hua? Zeakin iten zuen, hondarrakin. Txarraoik!
-Txokolatia baiño arenilla, latz-latza.
Joxe: -Hortzak galdu ez giñunian harekin, ez zeon puxkatzeik hua ezta... Joe, ze txarra.
-Papera bere Arantzazuko Ama Birjiñian imajiñakin eta. Dotoria.
Joxe: -Ez zun baezpare Lorit-eta jartzen. Lorit goatzen al zea? Lorit txokolatia, joe, ear askua!
-Baiño garestia izango zan.
Joxe: -Ikeragarri garestia. Arantzazu ta bestia nola zan?
-Ez naiz goratzen. Zuk esan dezulako Arantzazu're.
-Eta nun egiten zen Arantzazu hori?
Joxe: -Hori iten zan zean, erriyo baztarrian, hondarra eukitzen zun eta harekin.... Hua ez zeon iteik fabrikan. La ostra!
-Hau xelebria!
Joxe: -Suchard edo.
-Bai, egia, Antiguako la fábrica Suchard.
Joxe: -Hor iten zala uste det Arantzazu, e.
-Izango zan bai, bai. Gaurko zera bezelakua ez zan, gaurko txokolatia bezelakua ez zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia