Usurbildarrak Dibisio Urdinean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-012-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Soldadutzan zegoela, II. Mundu Gerra zen. Herriko hainbat mutil Dibisio Urdinera boluntario joan ziren. Hotz galanta pasa omen zuten han.
- Proiektua: Usurbilgo Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria - Joxe Torregarai
- Data: 2010(e)ko uztailaren 30a
- Iraupena: 0:01:26
- Erref: USU-012/035
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » II. Mundu Gerra (1939-1945) , Politika » II. Mundu Gerra (1939-1945) » Alemaniarren alde edo kontra ibiliak
Transkripzioa
-Eta zu soldaduskan ziñala II. Gerra Mundiala justu hortxe.
-Baita, ordun zian. Boluntaio jun zuenak bazian boluntaio jundakuak, zea, "División Azul". Agustin Illarramendi ta.
Joxe: -Gehiyo ba al zian?
-Bai. "Rusua" esaten ziyena, hua ta, bestia Amerin bestia, morroi egondu zana, Ameriko bat'e bai.
-Haeik boluntario nahi zuelako.
-Bai. Boluntaio eskatu zerbitzeko nunbait Francok, bestela obligazioz jun biharko zun. "División Azul", bai.
-Alemanak leheno Francoi laguntzen hemen ibili. Ta geo beai.
-Osea ke "División Azul" hori zan Alemanian aldeko...
-Bai, Alemania. Rusuen kontra jun ziena. Rusuen eta kontra.
-Gero bueltatu zien haiek herrira?
-Bai, bizi zienak bai. Biziik geatu zienak ba. Hemen bueltatu zien, Austin etorri zan eta, Rusua're bai eta medikua're bai ta.
Joxe: -Zubitakua're.
-Ta han ze kontatzen zuten, han ze bizi izan zuten?
Joxe: -Hotza galanta pasa zuela. Puf!, uste det zala...
-Bizirik etortzeko suertia izandu zuen harek.
-Eta boluntario zenbat jun zien edo ze motibazio zeukaten juteko?
-Nik ez dakit. Ni ez nitzake boluntario jungo.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!