Usurbil (Gipuzkoa)

Dirurik ez, baina elkartasuna bai

Dirurik ez, baina elkartasuna bai Kale-umeak eta baserritarrak ondo konpontzen ziren elkarrekin. Umetan, 5 xentimo ematen zioten igandetan eta lagunaren diruarekin elkartzen zuen zerbait erosi ahal izateko. Fabrikan hasi zenean, asteko jornala amari ematen zion.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-008-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Kale-umeak eta baserritarrak ondo konpontzen ziren elkarrekin. Umetan, 5 xentimo ematen zioten igandetan eta lagunaren diruarekin elkartzen zuen zerbait erosi ahal izateko. Fabrikan hasi zenean, asteko jornala amari ematen zion.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Kalian bizi ziñaten baiña baserriak egongo ziran baita ere. Ze harreman zenuten haiekin, ondo konpontzen ziñaten?
-Primeran.
-Ez zenien burlaik egiten?
-Keba! Ez. Hemen kalian orduan gaxtuak zianak hola Konportio ta hoik, hairi guk zeoze iten baginion atzetik korrika ta ihesi ta hola ta, baiño beste gaiñontzian..., jende ona zan hemen.
-Ze iten zenuten kalian hola?
-Dirua gendunian baxo-erdi bat edan eta.
-Txikitan ere bai?
-Tiki-tikitan, aizu, tiki-tikitan ez gendun. Nik goguan dakat, nik jaitan bost xentimo izaten nun, bost xentimo. Ta Karteroneko Joxek'e bai. Ta egun bat, jai batian nik harri eman eta harrek hamar xentimokin zeoze. Ta geo hurrenguan harrek eman eta hola. Pentsatu nola ibiltzen giñan. Diruba?
-Zeiñek ematen zizuen dirua?
-Amak. Baiña ez zakan gehiyo ematekoik. Nik goguan dakat ni fabrikan hasi nintzanian hamalau (pezeta) eta hogeita bost xentimo irabazten nitun, erriala, aurreneko urtebetian. Eta nik hua hamalau pezta edo zean ekartzen nittun etxea astian, eta amak hua aiñeko diru sortik ez zun izaten gure amak. Gue aitta zanak perrak-eta erdik ez zittuen paatzen. Ez zeon, diruik ez zeon.
-Anaia?
-Anaia gero soldauxkatik etorri zanian Luzuriagan hasi zan eta geo handikan etorritakuak perrak eta, atta ta biak ondo ibiltzen zien.
-Eta zuk irabazten zenuen dirua amai ematen zenion?
-Joe, biharko! Biarko ere ez baiño neronek ematen nion.
-Dena ematen zenion? Edo zeozer zuretzako?
-Ez, ez, ez. Gero zeozer ematen zian baiño. Hamalau urte nittun. Oaingo hamalau urtekua oso diferentia da ordukuakin.
-Orduan amari ematea ohitura zan?
-Bai, nik uste askok bai. Ez zeon, diruik ez zeon ordun.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia