Usurbil (Gipuzkoa)

Jaioberrien elikadura

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-004-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gabriela emaginak lagundu zion Nievesi erditzean. Jaioberriei bularra, hautsa (Pelargon eta Primacas) eta behi-esnea ematen zitzaien jateko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta moztu beste soka (kordoi unbilikala)?
-Gabrielak. Komadronak. Medikua nun nik, aurrenekuakin medikua nun. Geo bigarrenguakin nun Gabriela. Ta etxian.
-Ta ona gaiñez emakumia e?
-Bai, asko zeatuta, asko zakin bai harek.
-Umia jaiotakuan burua biguiña eukitzen du. Zeoze ematen zitzaion gogortzeko burua edo?
-Ez, ez. Bere gisa jun zitzayon, bere gisa. Harek forma beria ekarriko zun eta hezurren ateeran muittuko ziyon; geo berriz'e berera jun zitzaion guriai.
-Ta ze janari ematen zitzaion orduan umiai?
-Bularra. Nik asko ez nun. Eta geo ba zea, hautsa. Pelargon ordun. Pelargon huan eta gure zaharrena jaio zanian berri-berriya huan Pimacas izena zun, Primacas hautsa. Ta Pelargon. Pelargon zan ordun...
-Joxe: On-ona, oso ona.
-Pelargon, bai. Ta guria, berrik eta, geoztik eongo dittuk makiña bat, guria zanian Primacas. Eta gero behi-esnia. Behi-esnia ez zala ona esaten zien baiño pixkat zeatuta, ur pixkat botata, arinduta pixkat, fuertia izaten zala umientzako... eta ur pixkat. "Había una proporción de agua con leche". Baiño guriai ez zitxon onik iten zaharrenai.
-Joxe: -Hoixe ez ziyon ingo.
-Ez ziyon onik iten. Ez.
Joxe: -Pelargon eta hoik hobiak zian.
-Bai. Preparatuguak.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia