Haurdun ez geratzeko neurriak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-004-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Umeak mantentzea lan handia zen eta neurriak hartzen saiatzen ziren haurdunaldiak kontrolatzeko. Lehen galarazita zegoen haurdun ez geratzeko neurriak hartzea. "Método Ogino" zegoen orduan, baina ez zen oso eraginkorra. Frantziatik haurdun ez geratzeko supositorioak ekartzen zituztenak ere bazeuden. Basektomia ez zen egiten garai hartan.
- Proiektua: Usurbilgo Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria
- Data: 2010(e)ko abuztuaren 02a
- Iraupena: 0:02:59
- Erref: USU-004/018
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » Sexua
Transkripzioa
-Ordun zer nahio izaten zan, ume gutxi euki o ume asko euki?
Nieves: -Guk ez gendun asko nahi.
-Asko mantentzeko jornal batekin...
Nieves: -Eta nere amak esan izandu dit, gu beatzi izandu gea, baiño nere amak esan izandu dit haurdun ote no, ez ote no, negar ein eta aurrea. Harek ez zittun danak nahiko.
-Ez, e?
-Nola ba? Bizitzeko ez zeon ezer'e ta.
-Ordun mixeriya haundiya zan hemen.
-Ordun ez zeon neurriikan? Medikuak ez zun esaten nola...
-Galaziya zeon ordia. Eliza aldetik sekulako...
-Ezin zan ordun, baiña egon bazeuden.
Nieves: -Eon..., ez dakit asko eongo zan'e. Ez dakit, zeatikan esaten zuen "El método Ogino" dalakuoi.
-Zer da hori?
Nieves: -El método Ogino emen da, ba andria...
-Joxe: -Japonesa, ezta? Japonesa ez al zan hoi?
Nieves: -Ez zakit, baiña "el método Ogino, pero de eficaz se ve que no tenía nada. Debía de ser, yo no he usado nunca, e, pero debía de ser..."
-Joxe: "Todas se quedaban preñadas con el método Ogino", bai, bai.
-"No era como un termómetro que la mujer en la vagina tenía que tomarse la temperatura y aquello te decía si tenías, si estabas fértil o no estabas fértil. Pero era una cosa insegurísima".
-Joxe: "Fallaba, fallaba..."
-Ta jendiak ibiltzen al zun hori?
-Bai, bai, guk ez degu ibili behin'e e?
Joxe: -Bai, bai, hala esaten zan: "Zenbat seme dittuzue?" ta "Dittugu hiru normalak eta beste bi Oginonak". Hala esaten zan.
-Laguna ona billatu dezu, e.
Joxe: -"El método Ogino fallaba de todas todas".
-Eta hala ere jendiak sinistu iten zun?
Nieves: -Bueno, zeoze in nahi.
-Termometro hori nun erosten zan?
-Farmazitan izango zan o. Ez, ez zan gaiñea farmazitakua izango. Ordun Frantzitik supositoiyuak ekartzen zittuenak'e ba emen hittuan.
-Ze supositorio, zertako?
-"Para que no fecundara".
-A bai, e?
-Bai. Nei Joxebak esan izandu zaiak. Frantzin supositoiyiuak.
-Horrek balio zun zeozertako edo?
Nieves: -Zer baliyoko zun? Hortako esaten zun, ez geatzeko izaten omen zala ta.
-Ordun basektomiak eta existitzen zian?
-Nieves: -Keba! Basektomia ordun? Jesus, Maria ta Jose! Ezta... Oain'e ez gizaseme askotan, e.
-Oain gutxiyo e? Aurrenaldi hartan bai e?
-"Son muy machos los hombres".
-Aurrenaldi hartan bastante...
Joxe: -Basektomia iten al zan?
Nieves: -Ordun ez.
-Ordun zeak ingo zin, ordun ba al huan medikuik, ba al huan ordun hirurogeiko urte hoitan?
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!