Usurbil (Gipuzkoa)

Nobiotako hasierako lotsak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-004-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lehen mutilak ordaintzen zuen zinera joatean. Neskek lotsa izaten zuten gose zirela edo komunera joateko beharra zutela esateko. Emakumearen egoerari buruzko iritzia ematen du Nievesek.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Orduan mutillak neskai inbitatu egiten al ziyon holako gauzetako?
-Bai.
-Mutillak ordaintzen zun beti?
-Eta zinea juten baziñan'e pagatu in bihar zan ta, bokadillua're, gosia izaten zan ta, Parte Zarrera jun, Ormazabalera jun eta bokadillua...
Nieves: -Donostira juten giñan.
-Nik bokadillua eman nahi, baiño bokadillua ez zidan hartu, ni bokadillua jaten ta bera gosiak eta beira. Eskatu... ez atrebittu.
Nieves: -Lotsatu iten giñan neskak. Lotsatu.
Joxe: -Nun esan dezu, Ormazabalenian?
-Parte Zarrian, Ormazabal, bai. Oaiñ'e han ziok.
-Nieves: -"Calle 31 de Agosto". Donostira asko juten giñan, zinea.
-Pintxuak jan eta.
Joxe: -Haundi bat al zan hori? Urdiñez pintauta daona, Cepan bestaldian?
-Bai, bai.
-Eta orduan zer egiten zenun, zuk zure bokadillua etxetik eraman ta beak...?
-Ez, nik jan iten nun baiño honek ez zun nahi izaten.
Nieves: -Eske komuneko gogua gendakala esateko're lotsatu itten giñun. Egiya da.
-Ze ba?
Nieves: -Hoixe ba. Gauza rarua iruittuko zaizu. Nei're bai oain.
-Holaxe zan bizimodua. Ordun bizimodua holaxe zan.
Nieves: -Nik oain esaten dit, nik oain... eta nere billobaidi're esaten zet, e? Nik oain... (ondo atea zaitelako ta ezkondu eta ondo bizittu gaittuk, ezta?), baiño nik oain gaztia izan eta mutil bat gustatuko balitzaia, nik ez niñuke mutilla etorri zai, mutillak esan zai eongo. Ez al zaizu normala iruitzen?
-Bai bai.
-Nieves: -Nik oain hoi pentsatzen det, baiño ordun giñan giñan bezelakuak.
-Orduan ezin zan esan gustatu egiten diazu edo holakoikan.
Nieves: -Ezta...
-Izandu zittun bai...
Joxe: -Gaur bai, gaur esango zenduke?
-Nik bai. Nik bai. Nik gure billobaidi hori esaten zet gure neskei, Aloña ta Mariai. Nik oain... Eta zeatik ez gaiñea? Zeatik ez?
Joxe: -Zeiñek esan digu hoi, Ximonak, ezta?
-Bai.
Nieves: -Berak esango lukela?
Joxe: -Bai. Pena hoi zakala esaten zun.
Nieves: -Esango lukela. Ta nik'e bai esango nuke. Zeatik ez det esango? Eske zeatik bihar deu emakumiak gizasemiak baiño gutxiyo? Hala gea gaiñea, esaten duenez, baiño.
-Esango dute batzuk.
Nieves: -Esan bai. Eta zeatik esaten due? Ikusten duelako gehiyo geala. Honbre, no.
-Zuk zer esaten dezu, arrazoi dula?
-Hala izango due. Esaten ai da ta. Hala izango du.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia