`Herriko festak´ kanta
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-002-061 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
`Herriko festak´ kanta ezaguna da, Arrate Irratian sarri jartzen zuten. Kantatu egiten du. Euskal kantuen "hit paraden" lehenengo egon zen kanta hori.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko martxoaren 26a
- Iraupena: 0:03:31
- Erref: USU-002/061
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Bestelako kantak , Kultura » Aisia » Hedabideak » Irratia , Aisia » Kultura » Musika
Transkripzioa
- `Herriko festak´... `Pello Joxepe´ igual ezagunagua da `Herriko festak´ baiño, ez?
- Bai? O `Herriko festak´? `Herriko festak´ ezaguna da, e! Jesus! Oain, oain... urtetan Arrateko zeak, radiyuak, jotzen zittun gure kantak eta bat `Herriko festak´ izaten zan beti.
- Nahi dezuna zuk.
Herriko festak zian biyamonian,
berak nahi zuten txoko, txoko batian,
harri txabal-txabal baten gaiñian,
ari ziran, ari ziran trukian.
Lau atso: hiru neskazahar,
bat alarguna, jarririk itzalian,
harri txabal-txabal baten gaiñian,
ari ziran, ari ziran trukian.
Hasi ziradenian kartak partitzen,
eta gaiñera tantuak kontatzen.
Truk jota, Iñaxik txota,
Mariak txaldun, ta Errufinak hirua.
Mari Martin, zoratu al zain burua?
lauarekin hiruaren kiñua.
Herriko festak zian biyamonian,
berak nahi zuten txoko, txoko batian,
harri txabal-txabal baten gaiñian,
ari ziran, ari ziran trukian.
Neska egon hadi ixil-ixilikan
hik ez den ikusi nere kiñurikan!
Ttanttan bat edan ezkero,
begiyak briz-briz, ezin egon ixilik
edan ezan, edan ezan gogotik,
katillua, katillua beterik.
Herriko festak zian biyamonian,
berak nahi zuten txoko, txoko batian,
harri txabal-txabal baten gaiñian,
ari ziran, ari ziran trukian.
- Hau oso politta da kanta hau.
- Bai, bai, oso politta da.
- Honek atera zun aurreneko puestua. Uste det ziela hau eta `Erreguetan´, ta `Zirt-zart´ e bigarrena. Ordun bazan "un hit parade de la canción vasca".
- A bai, e?
- Bai, ta hor danak giñan, e! Lertxundi ta Lete ta danak giñan hor, e! Ta guriak atera zun.
- Eta nola erabakitzen zan hori, "hit parade" hori?
- Botuak. Jendiak botuak botatzen [...]. Bai.
- A bai? Ta hori irratiyan ala nola?
- Bai, bai, bai. Irrati... "Radio Loiola" zan ordun, uste det. Bai, Loiola uste det zala hor zeona en la calle Getaria, goien, Jesuita gaiñian zeon hua. `Radio Popular´, `Radio Popular de Loiola´ uste det izena zula ordun.
- Eta zuek radiyorako ere kantatzen zenuten?
- Bai, bai. Radiyuan ta telebisiyuan ta... leku askotan. Leku askotan.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!