Larunbat santuko trikimailuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-002-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko martxoaren 26a
- Iraupena: 0:02:27
- Erref: USU-002/017
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Ohiturak eta sinesmenak
Transkripzioa
-Gabon eskian edo ibiltzen ziñaten kantari?
-Bai, eta Santa Agedan'e bai. Eta bestia izaten zan gutzako oso garrantzitsua Larunbata Santuan, gabezko partez, oain gabez itten da, "lo lógico", ezta", ordun itten zan goizetik. Launbata goizian itten zan ya su berriya. Su berriya itten zanian ardagaiyak eukitzen genittun, ardagai bat, ezta, osua. Ardagaiya badakizu zer dan? Arbolai ateatzen zaizkan perretxiku tipuak hola. Haitzari ta haundik ateatzen dia. Hoik ardagaiya da. Ta ordun eamaten gendun bat txiki-txiki inda boltsan, pillan, baiño bestia sua piztuta. Ordun genittun basarrik ezagunak. Urkamendi aurrena juten zanak izaten zun... Zenbat izaten zun... Pezta bat eta gosaiya uste det izaten zula. Jode, danak aber aurrena zein aillegetzen zan Urkamendia. Urkamendia Usurbildikan kaletikan egongo dia bi kilometro ta erdi edo hola. Korrika aurrena zein aillegetzen zan. Ta ordun batzuk itten zuen tranpa. Su berriyakin piztu biharrian etxian piztu ta... Su berriya partitzea juten giñen etxez etxe. Ta propiña ematen ziuten. Erriala ematen zunak asko. Hamar xentimo, "perro haundiya" esaten zana.
-Eta su berria partitzeko nun hartzen zuten beraiek?
-Gero etxian, ekonomikatan sua.
-Sutara bota?
-Hara bota ta ya bedeinkatuta geatzen zan (barreak). Hoik gauzak, e.
-Esaten zan zerbait su berria partitzen zanian? Bazan esaeran bat?
-Ezer, ezer ez. Eman itten zizuen. "Bai, ya izandu da". Mekauen la mar, beste lekura korri. Goiz guztiya korrika batetik bestea aurrena aillegetzen.
-Eta su hori nun pizten zan?
-Elizan.
-Elizan. Horregatik zan bedeinkatuta edo.
-Bai, bai, klaro. Apaizak bedeinkatzen zunian, hartaa elizan sartzen zanian bera errezatzea, piztu ta korri batea ta bestea. Ya kalkulatu "hi noa jungo haiz?" ta ba ni hara jungo nauk eta ni bestea jungo nauk eta. Hola ibiltzen giñan.
-Ta hori zenbat urtekin?
-Ttiki-ttikitatik. Bost urte, sei urte...
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!