Usurbil (Gipuzkoa)

Umetako denbora-pasa: animaliak

Umetako denbora-pasa: animaliak 5 urte zituela, Usurbilera joan ziren bizitzera. Pozik bizi izan da Usurbilen. Txoriak harrapatzen eta oiloak lapurtzen ibiltzen ziren umetan. Gerra garaian, katu arrak harrapatu eta jan egiten zituzten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-002-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
5 urte zituela, Usurbilera joan ziren bizitzera. Pozik bizi izan da Usurbilen. Txoriak harrapatzen eta oiloak lapurtzen ibiltzen ziren umetan. Gerra garaian, katu arrak harrapatu eta jan egiten zituzten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zu oso txikia ziñala Usurbillera joann ziñaten bizitzera.
-Bai. Gu jun giñan, nik bost urte izango nittun Usurbillea jun nitzanian. Ta han bizittu giñan. Ba, herri politta Usurbil. Paketsua, danak ezagunak. Ta betiko gazte-bizitza, gure tiragomak eta. Harriyik onenak zenek zittun eta. Denek..., gehiyena botatzen zittun txorik eta. Hola ibiltzen giñan, kabik harrapatu ta. Oilluak lapurtu-ta jateko-ta.
-Bai, e, hainbeste bai?
-Bai, bai. Bat artista bagendun gaiñea. Harrapatzen zittun aidian eta dak!, hola lepotik heltzen ziyen eta ez zuen haek kikik'e itten, iñor ez zan enteatzen. Eta geo gerra garaiyan Usurbillen katuak, arrak, emiak'e batzun batzuk, baiño arrak danak jan genittun, aleik ez zan geatu. Emakume bat gendun gaiñea, este, Orbeldeikua, hogei durogatikan edo kazuela prepaatzen ziguna. Hari ematen genizkian. Harrek preparatzen zittun kato danak.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia