Begoña Aranzadi Manterola
Usurbil (Gipuzkoa) (1935)
Biografia
Usurbilgo Aginaga auzoan jaioa, Galardi kale-baserrian. Aita Segurakoa zuen, kamineroa, eta ama Aginaga bertakoa. Bost senidetan hirugarrena da Begoña. Auzoko eskolan ibili zen, 14 urterarte. Amari Donostiatik ekarritako arraina saltzen laguntzen zion. Angulak salmentarako prestatzeko prozesuan ere hartzen zuen parte, osabaren negozioan. Larraulgo mutil batekin ezkondu zen, Lasarte-Orian asko egoten zena Michelin lantegian zebilelako lanean. 60 urte baino gehiago daramatza Lasarte-Orian bizitzen. Hiru seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
USU-093 | 2022 | Lasarte-Oriako Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute