Jean Pierra Davant

Ürrüstoi-Larrabile (Zuberoa) (1933)

Biografia

Zabalain etxekoa, Larrabilen sortu zen. Bost anai arrebetarik gehiena. Aita etxondokoa zen eta ama, Iratçabal sortzez, Altzaikoa. Bost urtetan eskola hasi zuen, Maulen lehenik eta ondotik Urrüstoi herrian. Jean Pierra ona zen eskolan, baina argi zuen ikasketak ez zituela segituko, aitaren segida hartuko zuela etxean. 14 urtetan zertifikata gainditu zuen, Saint-François kolegioan hiru bat hilabete pasa zituen ere eta eskola horretan utzi zuen. Laborantza izan du ogibide, eta aktibo izan da laborantzako aldaketetan, euskaldun gazteria mugimenduan parte hartuz bai eta ondotik laborari sindikatetan: FNSEA eta ondotik ELB. Sortzez Hostakoa den andere batekin ezkondu zen, eta hiru haur ukan zituzten elgarrekin. Bere gurasoak euskaltzale ziren, eta Jean Pierra ere bai: haurrak ikastolara joan dira. Hiru pastoraletan parte hartu du.

Zintak

KodeaDataProiektua
ULA-003 2013 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia