Urruña (Lapurdi)

Urruñako eskolak eta bertso eskolak

Urruñako eskolak eta bertso eskolak Urruñan hiru eskola daude: pribatu-katolikoa, publikoa eta ikastola. Bera Donibane Lohizuneko ikastolara joan zen, txikia zenean herrian ez baitzegoen ikastolarik. Herriko ikastolaren sorrera proiektuan parte hartu zuen bere anaiarekin eta gurasoekin. Orain, bertako eta herriko beste hiru bertso-eskoletako irakaslea da.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UNA-009-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Urruñan hiru eskola daude: pribatu-katolikoa, publikoa eta ikastola. Bera Donibane Lohizuneko ikastolara joan zen, txikia zenean herrian ez baitzegoen ikastolarik. Herriko ikastolaren sorrera proiektuan parte hartu zuen bere anaiarekin eta gurasoekin. Orain, bertako eta herriko beste hiru bertso-eskoletako irakaslea da.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eskola edo ikastola...
- Bai.
- Zer dugu Urruñan?
- Uf, e... biak, e... Bada publiko... eskola elebidun publikoa, eskola elebidun pribatu katolikoa, ikastola... beraz, bada... bada bai nun ikasia Urruñan! Eta ikastola aipatzen duzula, ni oroitzen naiz ttipiak ginelarik, gure gurasoak jo ta su ibili zirela. Ni, ni ez naiz /enaiz/ Urruñako ikastolan izana, ni ttikia nintzelarik ez baitzen ikastolarik Urruñan, ta beraz Donibaneko ikastolan nintzen, Donibane Lohizuneko ikastolan, urruñar gehienak bezala, ez? Edo bon, tira, batzuk han, besteak... baina Urruñan ez zen ikastolarik. Eta justu nere anaia ba ttikia zela ireki zen ikastola Urruñan. Eta gurasoak, hor izan zen proiektu bat Txirri, Mirri eta Txiribitonekin garaian, e... Urruñan etxe poxpola, ba, harri bat ikastolaren alde, eta... Ba gauza guzti hori, ba gurasoak hor, hor beste hainbat gurasorekin batera, noski, baina hor oroitzen naiz hor ibili zirela. Ta lan handia. Guk parte hartu ginuen bira hartan Txirri, Mirri eta Txiribitonekin, bai diskoak grabatzen, ikusgarrietan kantatzen, ba, Urruñan guk baino ttikiagoek izan zezaten, ba, ikastola. Ta, ba, adibidez, gure kasuan, anaia... anaia Urruñako ikastolan ikasitakoa da, baina lehen... lehen belaunaldiak dira, ba hor, hor ibili zirenak, ez? Eta orduan, bai, egia erran, taulak lortu zuzten, behar adina diru, eta dena, eta eraiki zen ikastola eta gaur egun, ba ikasle pilla bat ditu ikastolak. Eta berritu da geroztik, handitu da, ta leku aldaketak izan ditu, eta ikastola ederra da, eta... Ta orain ba neri lanaren bidez, ba, egokitzen zait bai Donibaneko ikastolara joaitea, nere ikastola izan zen hortara, ta baita Urruña, ba nere herriko ikastolara noa bertsolaritza erakastera haurrei. Gainera, bai ikastolan, baita ikastolaz aparte, baina ikastolan bertan, bertso eskola... bi bertso eskola daude, eta hortaz gain, azken hirugarren bertso eskola bat ematen dut ere hemen... hemen Berttolin, gaztetxoagoekin. Eta tira, ba, egian erran, Urruñan ibilki naiz lanean ere, ez?

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia