URR-065
- Udalerria: Urretxu (Gipuzkoa)
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Etxeberria, Idoia - Sapsootham, Itziar
- Data: 2021(e)ko Aberen 15a
- Iraupena: 58 min
- Euskarria: Bideo digitala
- Kodifikatzailea: Sapsootham, Itziar
Hizlaria(k)
Khalila Lamkhanter Ouafa
Urretxu (Gipuzkoa) (1989)
Fraita herrian jaio zen Khalila, Marokon. 3 urterekin amarekin eta anai-arrebekin Markina-Xemeinera etorri zen bizitzera. Aita urte batzuk lehenagoa etorria zen: etxez etxe galtzerdiak, erlojuak eta halakoak saltzen hasi zen, eta gero azokan, alfonbrak, eta azkenik dendak zabaldu zituen. Durangon, Eibarren eta Ordizian ere bizi izan da. Azken urteetan Zumarragan bizi da, senarrarekin eta bi seme-alabekin. Euskara txikitatik ikasi du eta euskalduna sentitzen da. Bere eguneroko bizitzan gero eta gehiago erabiltzen du euskara. Bertakotzen proiekturako elkarrizketatua.
Pasarteak
1. Hizkuntza marrokiarra eta arabiarraren ezberdintasunak
- Erref: URR-065/002
- Iraupena: 0:03:14. Hasi: 00:00:36. Bukatu: 00:03:50
- Euskara » 0404 Beste hizkuntzak eta hizkerak
- Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020101 Etxeko giroa
- 101L » Eleaniztasuna » 990103 Eleaniztasunaren esperientzia pertsonala
Laburpena: Khalila Marokoko Fraita herritik Markinara bizitzera joan zen familiara txikia zenean. Euskara, gaztelera, marrokiarra eta arabiarra hitz egiten ditu. Arabiera, hizkuntza estandarizatu bat da. Gurasoekin eta senarrarekin marrokierraz hitz egiten du, eta anai-arrebekin gazteleraz
2. Bere aita, Marokotik Euskal Herrira
- Erref: URR-065/003
- Iraupena: 0:02:20. Hasi: 00:03:50. Bukatu: 00:06:10
- 101L » Migrazioak » 990301 Zergatik aldatu bizitokiz
- 101L » Integrazioa » 990401 Etorkinen bizitza baldintzak
- 101L » Integrazioa » 990405 Bizitzako ametsak eta erronkak
Laburpena: 80. hamarkada amaieran, Khalilaren aita Euskal Herrira etorri zen lanera. Garai hartan ia ez zegoen etorkin marrokiarrik ez eta gaur egungo laguntza edo erreztasunik. Urte batzuen ostean, familia ekarri zuen. Khalilak 3 urte zituen. Aita hasieran Ordizin bizi bazen ere, Markinan finkatu zuen etxebizitza, familia ekartzeko.
3. Alfonbrak saltzen: etxez-etxe, merkatuan eta dendak
- Erref: URR-065/004
- Iraupena: 0:01:04. Hasi: 00:06:10. Bukatu: 00:07:14
- 101L » Migrazioak » 990301 Zergatik aldatu bizitokiz
- 101L » Integrazioa » 990401 Etorkinen bizitza baldintzak
- Lanbideak » 0711 Negozioak, dendak
Laburpena: Khalilaren aita Euskal Herrira heldu zenean, ez zegoen lan askorik eta galtzerdiak erosi eta saltzen hasi zen, etxez-etxe, tabernaz-taberna... Gero alfonbrak saltzen hasi zen. Familia ekarri zuenerako, merkatu batzuetan alfonbrak saltzen zituen eta gerora, denda batzuk ireki zituen.
4. Markinako lehenengo famila etorkina
- Erref: URR-065/005
- Iraupena: 0:02:33. Hasi: 00:07:14. Bukatu: 00:09:47
- 101L » Integrazioa » 990401 Etorkinen bizitza baldintzak
- 101L » Eleaniztasuna » 990102 Hizkuntza ikasketa
- Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020101 Etxeko giroa
Laburpena: Zazpi anai-arreba dira, haietatik bi txikienak Euskal Herrian jaioak. Oporretan Marokora joaten ziren. Markinara heldu zirenean, Khalilaren familia eta beste familia bat ziren etorkin bakarrak eta oso ondo hartuak izan ziren. Bizilagunen laguntza handia jaso dute beti.
5. Euskararen garrantzia etorkina izanda edo ez
- Erref: URR-065/006
- Iraupena: 0:03:33. Hasi: 00:09:47. Bukatu: 00:13:20
- 101L » Integrazioa » 990403 Euskara, integrazio hizkuntza
- 101L » Eleaniztasuna » 990104 Euskarari buruzko iritziak
Laburpena: Anai-arreba nagusiek A ereduan ikasi zuten eta gainontzekoek D ereduan. Euskaraz jakitea abantaila bat dela uste du Khalilak. Euskararekiko duen ikuspegia azaltzen du.
6. Euskal identitatearekin identifikatua
- Erref: URR-065/007
- Iraupena: 0:02:35. Hasi: 00:13:20. Bukatu: 00:15:55
- 101L » Eleaniztasuna » 990102 Hizkuntza ikasketa
- 101L » Integrazioa » 990403 Euskara, integrazio hizkuntza
- 101L » Migrazioak » 990301 Zergatik aldatu bizitokiz
Laburpena: Khalila, euskalduna sentitzen da baina batzuetan kanpotarra dela sentiarazten dute. Euskal identitatearekin identifikatzen da. Euskara, gaztelera eta marokierra modu naturalean ikasi ditu.
7. Euskal Herriko herri ezberdinetan bizitzen
- Erref: URR-065/009
- Iraupena: 0:01:32. Hasi: 00:16:02. Bukatu: 00:17:34
- Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » 030105 Goi mailako ikasketak
Laburpena: Markinan, Durangon, Eibarren, Ordizian, Lazkaon, Urretxun eta Zumarragan bizi izan da. Ez zuen familiako negozioarekin jarraitu nahi eta haur hezkuntzako goi zikloa ikasi zuen Ordizian.
8. Kanpotarra eta euskalduna izatearen "arazoa"
- Erref: URR-065/010
- Iraupena: 0:02:10. Hasi: 00:17:34. Bukatu: 00:19:44
- Euskara » 0401 Euskararen egoera
- 101L » Integrazioa » 990404 Arrazakeria
Laburpena: Zumarraga eta Urretxun ez da horrenbeste euskara entzuten kalean. Khalila euskaraz egiten du baina batzuetan bere burua mugatzen du, pertsona batzuk ez direlako ongi sentitzen berak euskaraz dakielako eta haiek ez.
9. Lehenengo hitza euskaraz, aurreiritziak apurtzeko
- Erref: URR-065/012
- Iraupena: 0:02:16. Hasi: 00:20:19. Bukatu: 00:22:35
- 101L » Integrazioa » 990403 Euskara, integrazio hizkuntza
- 101L » Integrazioa » 990404 Arrazakeria
Laburpena: Buruan zapia eramatea bandera bat eramatea bezalakoa da eta horrek aurreiritziak sortzen ditu., nahiz eta hitz egiten hasi orduko aldendu. Lehenengo hitza euskaraz egitea asko lagundtzen dio hasierako aurreiritziekin apurtzeko.
10. Bihotzean herrialde bakoitzeko zati bat
- Erref: URR-065/013
- Iraupena: 0:03:31. Hasi: 00:22:35. Bukatu: 00:26:06
- Familia eta harremanak » Herriko giroa » 020204 Kanpoko jendearekin harremana
- 101L » Kultur aniztasuna » 990203 Jatorrizko herrialdea
Laburpena: Etorkinen eta bertakoen arteko elkarbizitza aurreratu dela uste du Khalilak. Askotan, "kanpotar" bezala azaltzen du bere burua, baina bera ez da horrela sentitzen.
11. Ramadan-a, purifikazio hilabete bat
- Erref: URR-065/015
- Iraupena: 0:03:41. Hasi: 00:26:57. Bukatu: 00:30:38
- 101L » Kultur aniztasuna » 990202 Kultur aniztasunaz esperientzia pertsonala
- 101L » Kultur aniztasuna » 990203 Jatorrizko herrialdea
Laburpena: Euskal Herriko eta Marokoko festak eta ohiturak ospatzen dituzte. Marokoko jaiak erlijioarekin lotuta daude. Ramadan-a zer den azaltzen du. Purifikazio hilabete bat da, bizitzan zerbait aldatzeko: besteei lagundu, elikaduran hobetu...
12. Ohitura marokiarrak: errezuak, arkumearen jaia, halal elikagaiak...
- Erref: URR-065/016
- Iraupena: 0:04:00. Hasi: 00:30:38. Bukatu: 00:34:38
- 101L » Kultur aniztasuna » 990202 Kultur aniztasunaz esperientzia pertsonala
- Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » 030301 Jatekoa eta edatekoa
Laburpena: Bost aldiz errezatzen dute musulmanek. Meka-ra begira errezatzen dute, alfonbra baten gainean. Arkumearen jaia ere ospatzen dute. Halal elikagaiak. "Halal" hitzak onuragarria esan nahi du.
13. Zapia eramaten hasteagatik lanean baztertua
- Erref: URR-065/018
- Iraupena: 0:03:30. Hasi: 00:35:10. Bukatu: 00:38:40
- 101L » Integrazioa » 990404 Arrazakeria
Laburpena: Ez du beti zapia eraman eta ipini zuenean, arazoak izan zituen lana aurkitzeko. Aurretik lan egindako denda batean ez zioten lana eman, nahiz eta langileak behar zituzten. Orain ospitalean lan egiten du eta ez du inoiz arazorik izan.
14. Islamofobia eta txiroen aurkako arrazakeria
- Erref: URR-065/019
- Iraupena: 0:02:29. Hasi: 00:38:40. Bukatu: 00:41:09
- 101L » Integrazioa » 990404 Arrazakeria
Laburpena: Etorkinen jatorriaren araberagatik baino, erlijioagatik arrazakeria gehiago edo gutxiago dagoela uste du. Musulmanen aurkako arrazakeria handiagoa izan da. Txiroen kontrako arrazakeria leku guztietan dago.
15. Bizikidetza ekimenak
- Erref: URR-065/020
- Iraupena: 0:02:17. Hasi: 00:41:09. Bukatu: 00:43:26
- 101L » Kultur aniztasuna » 990204 Bizikidetza proiektuak
Laburpena: Familiarekin parte hartu du herrian antolatutako auzotarren arteko afarietan. Bizikidetzako ekimen gehiago behar dira.
16. Hitz batzuk marokiarrez
- Erref: URR-065/023
- Iraupena: 0:01:21. Hasi: 00:44:50. Bukatu: 00:46:11
- 101L » Eleaniztasuna » 990105 Hiztegia 101L
Laburpena: Hitz batzuk marokiarrez
17. Koronabirusa dela eta, gurasoak ezi ikusi
- Erref: URR-065/024
- Iraupena: 0:01:30. Hasi: 00:46:11. Bukatu: 00:47:41
- 101L » Kultur aniztasuna » 990203 Jatorrizko herrialdea
- Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » 030206 Koronabirusa
Laburpena: Khalilaren gurasoak Marokora bueltatu ziren anai txikienarekin. Faltan botatzen ditu eta koronabirusarekin ezin izan zidra ikusi.
18. Seme-alaba euskaldunak
- Erref: URR-065/025
- Iraupena: 0:01:37. Hasi: 00:47:41. Bukatu: 00:49:18
- 101L » Eleaniztasuna » 990103 Eleaniztasunaren esperientzia pertsonala
Laburpena: Khalilaren seme-alabek euskaraz ikasten dute eta lagunak euskaldunak dituzte. Etxean, saiatzen da haurrei euskaraz egiten. Jolasak, lo kantak... euskaraz egiten ditu.
19. Integratzea ez da jatorrizko herrialdeaz arnegatzea
- Erref: URR-065/028
- Iraupena: 0:03:13. Hasi: 00:51:04. Bukatu: 00:54:17
- 101L » Integrazioa » 990402 Integraziorako bideak eta arazoak
Laburpena: Integrazioa era natural batean egin beharko litzake gizartean onartuak izateko. Etorkinek lan asko egiten dute integratzeko. Integratzea ez da jatorrizko herrialdeaz arnegatzea.
20. Korrikaren lekukoa eramaten
- Erref: URR-065/031
- Iraupena: 0:00:41. Hasi: 00:55:58. Bukatu: 00:56:39
- Bestelako kontuak » 1302 Irudiak grabatzen
Laburpena: Markinan bizi zirenean, Korrika pasa zeneko argazki bat erakusten du. Lekukoa eraman zuen eta ilusio handia egin zion.
21. Korrikaren lekukoa eramaten
- Erref: URR-065/034
- Iraupena: 0:00:41. Hasi: 00:55:58. Bukatu: 00:56:39
- Bestelako kontuak » 1302 Irudiak grabatzen
Laburpena: Markinan bizi zirenean, Korrika pasa zeneko argazki bat erakusten du. Lekukoa eraman zuen eta ilusio handia egin zion.





