Urretxu (Gipuzkoa)

Baserritarren eta kaletarren arteko aldea lehen

Baserritarren eta kaletarren arteko aldea lehen Doktrina ikasteko, baserritarrak eta kaletarrak bereizi egiten zituzten. Lehen alde handia egiten zuten haien artean. Baserritarrei burla egiten zitzaien lehen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URR-027-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Doktrina ikasteko, baserritarrak eta kaletarrak bereizi egiten zituzten. Lehen alde handia egiten zuten haien artean. Baserritarrei burla egiten zitzaien lehen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Neska ta mutil alkarrekin?
-Eskolan? Bai. Danak.
-Dotriñan'e bai?
-Baita. Gu basarritarrak juten giñan bikarion etxea; bestek elizan edo eskolan edo ikasiko zuen.
-Egiten zan diferentzia hori baserritarrak eta kaletarrak?
-Bai, bai, bai. Gaur kaletarra ta basarritarra ya berdin ikusten da baiño. Len oso desperdiña zan, oso desperdiña.
-Antzematen zenduen, burlaik edo egiten zitzaizuen?
-Ba, "caseras" betik. Eta nere gizonak ohitturea zun esateko "caseras y con honra". Edo "caseros" igual da, "con honra". Ta ni oin, ordun ez, ordun bajezia iruditzen zatan neuri're besten alden, ezta. Baiño gaur ez, gaur esaten det basarritarrak kalen edozer gauza ein deikela, baiño kaletarrak basarrin ez.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia