Eskolan gutxi ibili ahal izandako
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URR-027-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskolan oso gutxi ibili zen Isabel. 9 urterekin, neskame joan zen. Santa Barbarako eskolan ibili zen, eta oinarrizko gauzak ikasten zituzten. Eskola partikularrera don Mateorengana joaten ziren esnea banatzen aritu ostean; han nola ikasten zuten azaltzen du.
- Proiektua: Urretxu eta Zumarragako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2011(e)ko ekainaren 20a
- Iraupena: 0:03:02
- Erref: URR-027/022
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Ixabel, eskolan ibili al ziñan?
- Oso gutxi.
- Gutxi.
- Beatzi urtekin jun nintzen neskame. Eamaten gendun esnia Urretxuko bi apaizei, kapilla. Eta galdetu zion Don Santiagok aber baratzui-zopia eitten nekin ta baietz esan nion, eta esan zian “ordun zu gure amana jun behar zea”. Eta halaxe jun nintzen.
- Bere amana neskame bialdu zizun.
- E?
- Neskame bere amana.
- Bai.
- Baiña aurretik eskolan nun ibili ziñen?
- Han, Santa Barbaran.
- Santa Barbaran eskola zan.
- Bai. Otoitzak eta lehenengo letrak eta hori danak etxen ikasten zian. Geo harutza jun eta komuniokin in behar gendunak bai, zeiñek baiño zeiñek altuo, leihoa zabalik nola eoten zan, ba aitzen zan gure etxetik, Mendizabaletio eta otoitz egiten, hola, “gure aita” ta, fuerte-fuerte. Jartzen giñen hola, korrotxon, eta danok. Eta gero, "sumar, restar, multiplicar, dividir" eta ya kalea. Esne partittu goizen lehenengo eta gero eskolara. Ordubete partikularrea juten giñan, igurdin (eguerdian). Don Mateo zan, maixua guria, ta asko nahi ziun, zeatio nola bazekin, denbora gutxi gendukala, eskolarako. Ta erderaz oso gutxi gendekiun, ta klaro, irakurtzen genduna ba ez gendun ulertzen. Eta heldu lepotik holaxe eskukin, eta sartzen zigun, esplikatzen zigun danak. Eta motillak esaten zun " bai, emakumea lepotik heldu eta ia musu emanen hor" ibiltzen zala, baiña ez. Eta gure lehengusu bat eon zan Ezkiotarranen urte askon, tabernan, neskame. Ta hua bakizu nola gertatu zon? Don Mateok nola taberna jun behar zon, ba aber,” txikito batek balio do, hainbeste xentimo”. Eta esate bateako, “hamar txikitok, zenbat xentimo da?” Eta dana tipo horta. Lehenengo ba hoixe, sumatzen bezela eta geo kentzen. Eta ondo, gero han hainbeste urte egin zittun.
- Eta nun erakusten zizuen Don Mateok zuei?
- Ba Urretxun, eliza ondoko eskola baten. Bai.
- Ze eskola?
- Erdalduna, erdalduna zan. Ba eskola ordun ez zan, zea, ez lehenengoik eta ez bigarrenik, eta holako zeaik bate ez.
- Baiño gaurko eskola dan toki berdiñen? Ez. Nun zan ordun eskola?
- Ez, ez, ez. Ba ordun zan elizan gaiñekalden etxek badare, esate baterako, alkatea bizi dan lekun? Ba hortxe zan eskola bat. Baiño ibiltzen giñen ba hogei urtekok eta hamar urtekok, danok alkarrekin. Ez zeon zeaik.
Egilea(k): Izaskun Gaston Balerdi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!