Gerran anaiek pasatako estutasunak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URR-027-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
1936ko abenduaren 28an jaio zen. Gerra garaian, etxeko anaia zaharrenek etxetik alde egin zuten. Babesteko, Bergarara joaten ziren. Orduko komeriak kontatzen ditu Isabelek.
- Proiektua: Urretxu eta Zumarragako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2011(e)ko ekainaren 20a
- Iraupena: 0:01:36
- Erref: URR-027/020
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra
Transkripzioa
- Ixabel, ez dizut galdetu ze urtetan jaio, noiz jaio ziñen zu.
- “Treinta y seis”.
- A, oaintxe galdetu behar nizun, errotak itxitako garai hura ezautu ote zendun eta
- Zea, egun xelebrekoa, inuxente egunekoa, “veintiocho de diciembre”.
- A bai?
- Bai.
- Oseake ordun zuk gerra ondorengoa ezautu zendun baiña...
- Ez, ez, ni gerraten jaio nintzan.
- Baiño esan nahi det zuk ez daukazula...
- A, ez, ez, ez
- Ez dezula akorduik eukiko
- Nere anai zarrenak eta bai. Zeatio gerraten ihesi jun zian. Bazetoztela billa eta basarritar danak Bergara, gaua Bergaran in zuen, ta atzetik tiroka. Eta Bergara jun eta apaiza zeon hamengo bat eta harek esan emen zien baserritar bati, emaiezue sapaian lo itteko hoiei zeatio persona zea dia, ezaunak dia ta persona onak dia. Ta, klaro, gehienak han juntau men zian baiño bat falta men zan. Eta esan men zuen Deskargatik aurrea hortxe bota izengo zuela tirokin hura, lagun hura . Baiño ez, txapela ez dakit zer erori ta txapel billa eo, nik ez dakit zer. Hortan aparta izengo zan, ta gauez etorri etxea eta atzea juten ziala, zea, eguna zabaltzeako Bergara berriz´e. Ta, hori akordatzen dia gure anai-arreba, bi zaharrenak.
Egilea(k): Izaskun Gaston Balerdi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!