Ipinarrieta baserriaren egitura
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URR-027-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ipinarrieta baserriaren egituraz hitz egiten du: ukuilua, arditegia, sukaldea, ganbara, dorrea... Etxeak hiru gela zituen; eta han moldatzen ziren denak (13 senideko familia).
- Proiektua: Urretxu eta Zumarragako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2011(e)ko ekainaren 20a
- Iraupena: 0:01:17
- Erref: URR-027/011
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxearen egitura
Transkripzioa
-Ikuilua nun gelditzen da, azpian?
-Bai, eta handik beherago maillan, berriz, arditeia. Baiño etxen gaiñekalden, baakizu, beti terrenoa altugo, ta azpikaldetio bajugo, eta artaia dao azpikaldetio; haren giañen sokaldia; ta sokalden gaiñen ganbara. Ta ganbaratik gaiñea gero torria.
-Torre hortan zer dao bertan?
-Ezer ez. Hasi torria goittik eta behera libre.
-Makina bat jolas egingo zenduen hainbesteko etxean.
-Jolas itteko denboraik ez zeon. Beti lana.
-Hamahiru izateko etxea behar zuek haundie.
-Bai, baiño leku gutxin sartzen giñan. Oso leku gutxin. Pentsau hiru habitazio zeuzkala bakarrik danantzako. Oin gehiao.
-Nola moldatzen zineten lotarako ta anai-arrebak?
-Bueno, ba neskak leku baten eta motillak besten eta aitton-amonak beste baten. Bueno, zea, aitta-amak. Ta zeakin, amona jeneralen ba umekin.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!