Urretxu (Gipuzkoa)

Ardiak zaintzeko pazientzia

Ardiak zaintzeko pazientzia Ardi muturgorriak edukitzen zituzten. Behin ardi elbarria hazi zuenekoa gogoan du; nola zaintzen zuen aipatzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URR-025-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ardi muturgorriak edukitzen zituzten. Behin ardi elbarria hazi zuenekoa gogoan du; nola zaintzen zuen aipatzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zer ardi klase eukitzen zenduen?
-Ba, eozein ardi. Etxen arkumakin hazi ta. Nik arkumak hazi ta.
-Mutur gorriak edo mutur beltzak?
-Gorrik jeneralen. Gorrik gustatzen zitzaian. Mutur beltza da Aizgorrikoa, ta Aralarrekoa mutur gorrie da.
-Eta zergatik?
-Ez dakit. Nei gehiao gustatzen zitzaian mutur gorrie. Baiña jeneralen arkumak etxen hazi eta arkumatik utzittako ardik eukitzen genitun. Beste arkuma bat jaio zan inbalidoa, ez zan zutik eoten, eta karboneran, hemen ez , beste sukalde bat gendukan lehenao, karbonera gaiñen jarri kaja bat lastokin ta zeakin ta hantxe hazi non hamabi kilo in arte. Biberoiakin. Handik ez zan moitzen; inbalidoa zan, eta hantxe hazi nun, karbonera gaiñen jarri kaja bat lastokin eta, eta egunero aldatzen nion lastoa ta danak eta, sukaldeko karbonera gaiñen, sukaldean ondon epelik hazi nun hemen biberoiakin.
-Artista. Pazientzia ere bazendun ordun.
-Bai, oin baiño gehio.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia