Urretxu (Gipuzkoa)

Odolkiak egiten zituzteneko ohiturak

Odolkiak egiten zituzteneko ohiturak Odolkiak egindakoan, eskegi egiten zituzten. Odolkiak inguruko baserrien artean banatzen zituzten: "odolkiak ordainetan".

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URR-025-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Odolkiak egindakoan, eskegi egiten zituzten. Odolkiak inguruko baserrien artean banatzen zituzten: "odolkiak ordainetan".
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta odolkik egindako garaien nun jartzen zenituzten.
-Isegitta, sukalden edo beste lekun bat baldin bazeon, rekozina bazeon rekozinan, baiño isegitta dana. Txorixok indakoan'e bai. Eskuz dana txorixoa.
-Dana eskuz?
-Dana eskuz. Txikitu ta sartu ta dana. Baiño txorixoa gozoa hura zan. Hori hemen eitten gendun. Dana eskuz. Guk makinakin ez gendun eitten.
-Eta txikitu?
-Eskukin dana. Ahal dan txikiña kutxillokine ta gero aizkorakin matxaka...
-Eta gero bazenduen ohitturaik baserrietara (eramateko)?
-Odolkik. Odolkik partitzeko, bai.
-Nola deitzen ziozun ohittura horri?
-Horri nola esaten zitzaion? "Odolkik ordaiñetan". Zuk eramaten zendun hemendik beste etxe hortara odolkik eta gero harek [egiten] zonen gurea ekartzen zuen. "Odolkik ordaiñetan". Odolkik eta haragi puxketa bat igual.
-Auzoko etxetara izaten edo aparte ere bai.
-Ez, aparte ez. Familiarren bati igual. Baiño bestela ez. Auzokoai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia