Manuel Peña Fernandez

Urretxu (Gipuzkoa) (1939)

Biografia

Villanueva de las Peras herrian jaioa, Zamorako probintzian. 16 urterekin Zumarragara joan zen, lan bila: arreba bertan zegoen ordurako, ezkonduta. Orbegozo lantegian egon zen lanean hasieran, eta gero Muelles y Aceros Eguzkia lantegian. Extremadurako emakume batekin ezkondu zen, eta Aizpurutxoko tren geltokian bizi izan ziren, trena kendu zuten arte. Gero Zumarragara joan ziren bizitzera. Manuelek ez zuen euskara ikasi, baina bere seme-alabek euskara  jakitea garrantzitsua iruditu zaio beti. Seme-alabek eta ilobek euskara ikasi zuten. Bertakotzen proiekturako elkarrizketatua, Pello Biain bilobarekin batera. 

Zintak

KodeaDataProiektua

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Herriko bizimodua Zumarragara joan aurretik Bideoaren ikonoa
2 Hamasei urterekin Zumarragara lanera Bideoaren ikonoa
3 Euskara ikasi beharra musean jolasteko Bideoaren ikonoa
4 Zumarraga-Urretxuko trena Bideoaren ikonoa
5 Euskaraz hitz egitea debekatuta Bideoaren ikonoa
6 Maleta janariz betea Bideoaren ikonoa
7 Herriko etxean landetxea dute Bideoaren ikonoa
8 Enpresako nagusiarekin harremana Bideoaren ikonoa
9 Klandestinoki makinak pasatzen Bideoaren ikonoa
10 Poteora oso azkar ohitu zen Bideoaren ikonoa
11 Urretxu eta Zumarraga nolakoak ziren boom industrialaren hasieran Bideoaren ikonoa
12 Urretxu nola joan zen handitzen Bideoaren ikonoa
13 Emaztea, Aizpurutxoko tren geltokian lanean Bideoaren ikonoa
14 Euskaraz ez jakiteagatik ez dute inoiz baztertu Bideoaren ikonoa
15 Seme-alaba euskaldunak Bideoaren ikonoa
16 Bazterketarik ez Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia