Luzia Larraza Aramendi
Urretxu (Gipuzkoa) (1934)
Biografia
Soraluzeko Erlain etxean jaio bazen ere, 9 hilabete zituela joan zen Urretxuko Mañari baserrira bizitzera. Ama Ezkio-Itsasokoa zuen; eta aita, eibartarra. Aitak Urretxuko Aparizio lantegian egin zuen lan; eta, gerra heldu zenean, Valentzia aldera alde egin behar izan zuen. Aita itzuli zen arte, ama eta amonarekin bizi izan zen Luzia Mañarin. Gerora, Ataungo izeba-osaben etxean egin zituen urte batzuk, baina komunio txikia egitera Urretxura bueltatu eta Zumarragako mojen eskolan hasi zen ikasten. 13 urte zituela, neskame joan zen Urretxuko Lizatxu errotara; eta, 19 urte bete zituenean, bertan morroi zegoen mutilarekin ezkondu zen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
URR-035 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Itziar Pildain | ||
URR-036 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Itziar Pildain |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute