Ana Sanchez Tena

Urretxu (Gipuzkoa) (1952)

Biografia

Higuera de la Serenan jaioa, Badajozko probintzian. 3-4 urterekin Olmos de la Esguevara joan ziren bizitzera (Valladolid). Bost anai-arreba dira. Han 16-17 urte bete arte egon ziren, eta familia osoa Antzuolara joan zen bizitzera. Gurasoek osasun arazoak zituzten, eta zaila zen haientzat nekazaritzan lan egitea. Horregatik erabaki zuten Antzuolara joatea: osaba bat zuten han, Bergarako torloju tailer batean lanean, eta anai-arrebetako batzuk (Ana bera ere bai) bertan hasi ziren lanean. Handik gutxira, Telefonicako zerbitzuaren ardura eskaini zieten, Antzuolan: etxea Telefonicarena zen, eta familia guztiak egin zuen lan bertan. Anak ez zuen euskaraz ikasi (ahizpa txikiak bai). Ezkondu, eta Urretxura joan zen bizitzera. Bi seme-alaba izan zituen eta hasieratik argi zuen euskaraz egingo zituztela ikasketak eta euskaldun izango zirela. Gorka Hermosa semearekin batera elkarrizketatu dugu, Bertakotzen proiekturako. 

Zintak

KodeaDataProiektua

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Valladolid-etik Antzuolara Bideoaren ikonoa
2 Telefono-etxean lanean Bideoaren ikonoa
3 Euskara iaksteko aukerarik eta denborarik ez Bideoaren ikonoa
4 Udan, Valladolid-eko herrira Bideoaren ikonoa
5 Seme-alaba euskaldunak ditu Bideoaren ikonoa
6 Seme-alabak haien artean beti euskaraz Bideoaren ikonoa
7 Jubilatuen etxean euskara ikasten Bideoaren ikonoa
8 Euskara, integratzeko funtsezko tresna Bideoaren ikonoa
9 Pozik eta integratua Zumarragan Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia