Urnieta (Gipuzkoa)

Oinutsik lanean

Oinutsik lanean <p>Hanka hutsik ibiltzen ziren. Aitak bost marmita eramaten omen zituen oinutsik. Segan ere oinutsik. Kailuak egiten ziren hankapean eta minik ez. Gusturago ibiltzen ziren horrela.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-033-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hanka hutsik ibiltzen ziren. Aitak bost marmita eramaten omen zituen oinutsik. Segan ere oinutsik. Kailuak egiten ziren hankapean eta minik ez. Gusturago ibiltzen ziren horrela.

Transkripzioa

- Mutil koskorra ta zea, hankutsik juten giñan gu! Gure aitak bost marmita aixe eamaten zittun hankutsik.
- Hankutsik...
- Gu hankutsik ibiltzen giñan segan eta. Ia egun erdia baiño gehio hankutsik pasatzen gendun guk. Hoixe ohittuta, orduan zea, azkazalak...; harri koskorrak min eman? Oain, berriz, hemendik abittu horrea, ta, joe! Ezin zeatu. Ordun jartzen zien hanka azpik kalluak, joe!
- Eta hankutsik zeatik zen? Ez zenduelako zapatillaik edo...
- Aixe, gustoa ibiltzen zalako.
- Bai?
- Bai. Segaa jun, ni makiña bat bider segaa ta. Agg!, enbarazu eiten du ta bota baztarrea ta hankautsik. Askotan, e. Oain negun, negun zea, ordun ez, negun hankutsik ez zeon ibiltzeik, hotz izaten zan eta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia