Urnieta (Gipuzkoa)

Zenbat eta leunagoa hobea arto-irina

Zenbat eta leunagoa hobea arto-irina <p>Artoak iharra egon behar du, bestela itsatsi egiten da. Haziendentzako pixka bat larriagoa eginda ere berdintsu izaten zen. Baina zenbat eta leunagoa, hobea jateko. Bahean pasatzen zen gero.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-033-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Artoak iharra egon behar du, bestela itsatsi egiten da. Haziendentzako pixka bat larriagoa eginda ere berdintsu izaten zen. Baina zenbat eta leunagoa, hobea jateko. Bahean pasatzen zen gero.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Artuak bihar zun, iarra bihar zun. Arto..., sorotik bildu eta artua motela baldin bazeon harrekin ez zeon iriñik eiteik. Hua bota ta geo ra-ra-ra ta, harriya bueltaka, peatu, ostera errota altxa ta ikeragarri lantegi txarra izaten zan. Artuak bihar du iar-iarra iriña itteko.
-Ta haziendentzako eta pertsonentzako igual eihotzen al zen artua?
-Bai, igual-igual. Bueno, haziendantzako puxkat larrixeo inda ere igual izaten zan, baiño zenbat eta leunao ein hua ta hobia jateko. Ta gero izaten zan gaiñea, izaten zan hua zean bahiyan pasa, bahiya, hola bii eskuak hartu ta ra-ra... Bahiyan pasa, gaiñian zahia geratzen zan eta hua geratzen zan iriña pin-piña. Gero harrekin taluak itten zien.
- Gaiñian gelditzen zen zahia zerbaitetarako ba al zen?
-Behientzat, txekorrentzat edo. Baiño txekorrei ematen zaienian, 'orria' (orea) esaten zan. Masa ein, pelotak ein... Baiño hua, hua ez zan pasa biharrik izaten bahiyan, talua jateko bakarrik bahiyan pasatzen zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia