Urnieta (Gipuzkoa)

Taloa eta ogi klaseak

Taloa eta ogi klaseak <p>Artoa zein garia, biak ehotzen zituzten. Artoa gehiago ehotzen zen garia baino, taloa jaten baitzen orduan. Ogi klaseak. Orduan ogi zaharra jaten zen, lehor-lehor egindakoa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-033-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Artoa zein garia, biak ehotzen zituzten. Artoa gehiago ehotzen zen garia baino, taloa jaten baitzen orduan. Ogi klaseak. Orduan ogi zaharra jaten zen, lehor-lehor egindakoa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Garia egiten zen orduan hemen?
-Bai, gariya puxkat eitten zan.
-Haren lana eta artoarena diferenteak izango dira?
-Bai, diferentia.
-Nola egiten zen akordatzen zara zu?
-Bueno, hura ere igual-igual, artua bezela eiten zan hura ere. Artua eitten zan harriin, azpiyan harriya ta gaiñekua bueltaka ibiltzen zan. Ta han itten zan, arto-iriña bezela gari-iriña ere igual eitten zan.
-Zeiñena zan estimatuagoa, artuana ala gariana?
-Zeana, artuana askoz'e; talua ordun..., ogi gutxi zan, talua jaten zan ordun. Talua.
-Talua esniakin edo, urdai gizenakin edo...
-Zeakin ere bai, beste jakiakin ere. Bueno, ogiya ere izaten zan baiño ogiya, ez oaingo bezelako ogiya. "Hiruko Ogiya" esaten zan. Hiruko Ogia zan hiru librakua. Ta seiko ogiya izaten zan, berriz, hiru kilokua. Ta hola koskorrak izaten zittun. Sei koskor bueltan. Ta dana mami hutsa. Ta hua jan bihar... Oain ezta... ez luke... Oain eguneroko ogiya berriya bihar izaten da. Ordun... Ogiya zahar-zaharra jaten zan. Ta geo talua zeakin... Esniakin eta. Ogiik ez zanian talua ta hola.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia