Euskarak orain indar handiagoa lehenago baino
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-029-069 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
"Nere bizi-posturako hizkuntza" da euskara, dio. Orain indar handiagoa omen du lehenago baino.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko otsailaren 23a
- Iraupena: 0:01:22
- Erref: URN-029/069
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
-Bixente, bukatzeko, euskera ze izan da zuretzako?
-Bueno, nee hizkuntza. Nik erderaz hitz eitten det baiño kostata ta gaizki, gaiñea. Ondo ez. Nahiz eskolan erderaz ibilli, beti euskeraz hitz ein deu etxian eta laun artian eta, gaiñentzian danian beti euskeraz. Neetzako izandu da nee bizi-posturako hizkuntza.
-Euskerak bizkortzeko edo trabatzeko izan al dittu kontrarioak eta aldekoak zure gazte garaian eta?
-Bueno!
-Kontrarioak ala aldekoak zer gehiago?
-Asko, bueno! Euskerak indarra oain haundiya daka, e, gue gaztetako aldian, e. Bueno! Ordun euskerak ez zun oain bezelako indarrik eta gutxioik'e. Joño! Asko indartu da. Baiño oaindio gehixio nahi genduke. Ez dakigu.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!