Urnieta (Gipuzkoa)

Bolatokia eta bola etxean egin zuenekoa

Bolatokia eta bola etxean egin zuenekoa <p>Bolaria izan da Bixente. Mutikoa zelarik bolatokia eta bola egin zituen etxean. Gero, urtetan ez zuen jokatu. Urteak igaro ondoren, herrian egin zuten bolatokia. Herriko kopa irabazi zuen eta zaletu egin zen ostera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-029-049 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bolaria izan da Bixente. Mutikoa zelarik bolatokia eta bola egin zituen etxean. Gero, urtetan ez zuen jokatu. Urteak igaro ondoren, herrian egin zuten bolatokia. Herriko kopa irabazi zuen eta zaletu egin zen ostera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Etxian ein nun bolatokia neonek mutil koskorra nitzala, e. Neonek bolatokia ein eta bola're bai neonek in nun. Erremintik ez zan ordun ezerren zeik. Ni harrittuta eoten naiz. Sagar-gerri bat hartu ta oso moztu gabe borobildu ahal nun guziya aixkoakin bi aldetan zea utzita, erdiko zea moztu gabe utzi bi aldetan bi kabilla bezela, eta raspakin hartu. Raspa erderaz "escofina" esaten diyue, guk raspa ikasi gendun; eta harekin hartu ta raka-raka-raka, daratuluakin zulua ein eta eskuzulua in ta bola in. Brillak'e bai nolabaittekuak, eta bola tokiya in nun neonek bola ta guzti. Geo urte askuan bate ibilli gabe egondu nitzan. Geo hemen bolatokiya in bihar zala ta hortxe zineko zer horren azpikaldian ein gendun, aittu giñen behintzat, auzolanian danak eta. In gendun. Eta geo konkursua jarri bihar zala. Jarri ta hasi eta neonek irabazi aurreneko herriko kopa. Herrikua bakarrik, e, zeakua ez, herrikua. Joño! Ordun ostera hartu nun indarra, ta aurrea!

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia