Urnieta (Gipuzkoa)

Haurgintza, gauza sekretua

Haurgintza, gauza sekretua Haurgintzaren ingurukoak gauza sekretuak ziren. Ez zen horretaz hitz egiten. Paristik etortzen omen ziren haurrak. Kontxita familia pobrekoa zen eta berak josi zituen umeen atorrak eta abar.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Haurgintzaren ingurukoak gauza sekretuak ziren. Ez zen horretaz hitz egiten. Paristik etortzen omen ziren haurrak. Kontxita familia pobrekoa zen eta berak josi zituen umeen atorrak eta abar.

Transkripzioa

-Jaiotzerakuan, berriz, emakume bat haurdun geratzen danianetxeko ama, etxeko andria, beste umiei eta esan egiten al zaie?
-Ordun? Nei ez zat gertatu, txikia nitzan eta, baiño ez zat iruitzen.
-Esaten due ez omen zala hortaz hitz egiten?
-Keba. Gauza sekretuak zien. Paristik ekartzen zan eta.
-Parisetik, e?
-Hoixe.
-Eta prestaketa politta izango zen ba haurdun gelditzen zanian, sehaskak eta mantak eta. Erosi edo josi edo zer egiten zien maindiriak eta?
-Mantak eta bai, ze erremeiyo. Baiño hoek etxe onekuak zien ta. Eosi? Jolin! [...] eta. Gutzako ez zan holakoik, gue etxian pobriak zien. Neonek josten nittun kamisoiak eta; almueda-azala eta; maindiriei ere "vainica ciega"n dibujo batzuk ein, eta hola.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia