Ama erditzen eta medikua aldameneko ohean zurrungaka
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-021-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Sekretuak izaten ziren umegintza eta sexu kontuak. Ahizpa txikiena jaiotzean medikuak amari esandakoa. Ama haurgintza minetan eta medikua aldameneko ohean zurrungaka lo.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko otsailaren 04a
- Iraupena: 0:01:24
- Erref: URN-021/032
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Jaiotzak , Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » Sexua
Transkripzioa
- Baiña nik ez nun, beste gaiñontzekuan arropak preparatzen zittula ta bai, hantxe eukitzen zittun txukun-txukun, hortan, hortan hala zan, ba jaiyotzen zaneako. Eta ordun, meikuba ibiltzen zala're bai, meikuba. Ta badakizu azkenekua ttiki hau Jexux hau izandu zan, nik hamazazpi urte nittun, ta nik, guk, ordun sekretuak izeten zian gauzak ikiarri. Guk, han nik behin'e ez nun aittu hitz berdeik eta holako gauzik, oain aitzen diran bezela neska-mutillak, ez dakit, han sekulan ez gendun, guk ez gendun ezer'e behin'e hitz ein, ez gendun. Oain bezela, sexue esaten duen bezela ta, nik etxe hartan behin'e ez gendun guk aittu, e. Oin esaten det, gu bi ahizpak bai, baiña han ez giñun guk sekula, oin ez giñun holako istorik eta ez dakit zer. Eta, hola, eta [...] nik ez dakit, ordun, o Donostin esniakin izango nitzan o ze nola izango nitzan eo, zea, [...], ta meikuk esan ziola, "neska, heorrek in biherko den ba" esan ziyola. Eta aldemeneko oyian lo nola jarri zitzayon meikuba. "Oaindikan denboa dakan, ta heorrek in biharra dakan" esan ziyola. Eta hemen nola aitzen zan istoriyok bai, hoik esaten zittun, eta hua beste oyian zurrunkaka lo.
Egilea(k): Eli Agirre
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!