Urnieta (Gipuzkoa)

Albaitaria presa handirik gabe

Albaitaria presa handirik gabe <p>Hernaniko albaitaria bizikletan ibiltzen zen. Presa handirik gabe etortzen zen deitutakoan. Haren bisita nolakoa izan ohi zen kontatzen du. Gero motorra jarri zion bizikletari. Apaizei bezalaxe albaitariei kortesia handiko trataera ematen zitzaien.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-021-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hernaniko albaitaria bizikletan ibiltzen zen. Presa handirik gabe etortzen zen deitutakoan. Haren bisita nolakoa izan ohi zen kontatzen du. Gero motorra jarri zion bizikletari. Apaizei bezalaxe albaitariei kortesia handiko trataera ematen zitzaien.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Betenaiyua bizikletan ibiltzen zan, Hernaniko betenaiyua, Don Pako. Eta behiyak zebaitte baldin bazun, deittu ta noizko etortzen zan hua, noizko? Eta "Hemen naiz ba", Jose zun izena gure aittak, "Jose, hemen naiz ba" , ta "Ailleitu al zea?" ta "Bai, silla bat ekarri nazu, zea, bero dao gaur ta, hementxe pixkat preskuran eonda hasiko naiz lanian". Hara, ze estuasun ekarri zun, behiya gaizki-ta. Hari silla atea hara, Jesus, Maria ta Jose. Burutikan hola jazten zun, zea txuri bat, paiñelo zuri-zuriya izaten zun ta geo txapela haren gaiñian. Etortze zan, hola bizikletan. Hua aspertzen zanian behiya ume-iñan igual zeien ta zea, "Pantxika, Pantxika, koarto txukun bat jarridazu " zea, jantzi ta eantzi itteko behiya, zeatzeko, ume-itteko, zea ta. Jesus, Maria ta Jose, gure Jainkua. Noizko, nik ez dakit, hura jantzi ta behera etortzen zaneako, goiyen zien koartuak, Jesus, Maria ta Jose.
- Behiya ya umatua.
- Hoik xinixtekuk al dia kontu hoik? E, bai. Ta geo jarri ziyon, motorra, bizikletai.
- Bizikletai, motorra?
- Bai, motorra jarri ziyon. Ta "A, Jose, hogei urte utzi dizkit" esan ziyon, ta "ze in dezu ba" esan ziyon ta, "Bizikletai, motorra jarri ziot, ta oain, seittun etortzen nak.
- Baiña, hala're, ailletu ta haize pixkat eo prexkura...
- Aurrena bea, beak prexkatu in behar zun, aurrena bai, ta geo noizbatten lanian hasi. Hari tokiya're txukuna, txirrikitoik'e ez zuna, hari beira zea eongo hunan, zea, jantzi ta eantzi itteko, bueno, San Antoniyo.
- Zuek nerbioso ya, behia umetzen ai zala-ta.
- A ordun gaiñea, betenaiyua eta apaizak, apaizena jakiñe zan, zeatu in ber izaten zian, "Ave Maria purísima" edo saludatu in ber izaten zian, beti haik bidian topo itteko bildurrak eoten giñan, zea, bai, bai.
- Bildurrak zergatik ba, ze, ze saludo...
- Hoi, ba, saludua, bai ba, saludua in bihar.
- Ta beterinariyuai're bai?
- Betenayuai're bai. Oain majiña bider esaten diyot, Urnietako Juanito, betenaiyo horri. Ez, hoi ez zan [...], hoi geoztikakua. Hoi, ordun geoztik hasi zian, hor kotxiak eta hasi zianian, ordun ya zea, baiño, Jesus, Maria ta... hoi Hernanitikan, bizikletan, Pagolaerdiraiño juteako behiyak umia hamalau ume're ingo zittun, Jesus. Hua geo, zea, preskuran eon pixkat, hua eantzi ta jantzi, bueno, bueno, bueno, Jaungoiko maittia, Jesus, Maria ta Jose.

Egilea(k): Eli Agirre

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia