Urnieta (Gipuzkoa)

Izozteak hondatutako basoak botatzen

Izozteak hondatutako basoak botatzen Bi urtez egin zuen lan Igeldo aldean basoan. Izozte handi bat izan zen berak 18 urte inguru zituela: hondatutako zuhaitzak botatzen jardun zuten lehendabiziko urtean, eta landatzen bigarrenean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-020-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bi urtez egin zuen lan Igeldo aldean basoan. Izozte handi bat izan zen berak 18 urte inguru zituela: hondatutako zuhaitzak botatzen jardun zuten lehendabiziko urtean, eta landatzen bigarrenean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Han (Igeldon) urtetan aittu giñan. Jelate haundi hua hasi zan hua zenbat urte zian. Nik hemezortzin bat urte edo hemeretzi hola nittun. Ta danak iyartu zittun, piñuk, sienpreberdiak, hango jardiñak eta danak. Ordun denpoa puxkat in gendun, ez gendun bukatu. Ostera hurrengo negun landaria aldatzeko garaiyan berriz jun giñan. Bitan behiñipein, hirutan ez bazan'e.
-Jelate harek baso asko eta txikitu...
-Bai! Txikitu. Erre.
-Ta gero aroztegik martxan jarri behar...
-Bai ba.
-Hori zer izaten da, behin jelatu ezkeo eta erre ezkeo horrek egur horrek balio du?
-Egurrak bai.
-Sutarako?
-Surtako bai. Han gaztia're zeon, baiño [aprotxatu hori ez], ekarri're asko itten zun txofer horrek; materiala're asko zeon han.
-Ordun aprobetxatu zitekeen?
-Bai, bai, serrarako. Aprobetxatzeko moduko eur asko bota gendun.
-Baiña bota egin behar segittun gaztia ta zaharra ta dena.
-Bai, zarra ta dana bota bihar. Bestela hemen gaztia eta zarra hor botatzen badezu, haren gaiñea dator eta. Dana txikituta geatzen da. Ez lan haundik, e. Jela harek danak ihartu zittun.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia