Urnieta (Gipuzkoa)

Diziplina gogorra mojetan

Diziplina gogorra mojetan <p>Mojak ez zuten ilea solte erabiltzen uzten, "zaldi-buztana" ipini behar zen. Uniformea ere ezinbestekoa zen. Diziplina gogorra.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-017-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mojak ez zuten ilea solte erabiltzen uzten, "zaldi-buztana" ipini behar zen. Uniformea ere ezinbestekoa zen. Diziplina gogorra.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eskola politta izango zu, ordun zuk?
- Bueno, ba.
- Ze ikasi zenittun?
- Batxillerra hasi nun baiño ez dakit hiru urte eo ze ikasi nittun. Ordungo batxillerra're diferentia zan. Eta ordun gaiñea Jesus! Komentuko hartan ta "buf". Nik klaro, melena ibiltzen nun nik luzia ta denak hala ibiltzen gendun. Ta han jarri behar izaten gendun "cola de caballo". Mojak ez zun uzten han hola illia sueltuan. Eta behin uniformeik be juten baziñan, bueno "una bronca". Ta askotan bueno esaten zun amak, gaur unifomia garbittu in bihar dizut, ez zala lehortu o bakizu oain bezelako adelantuik ez zeon ta “de calle” igual juten ziñan ta hori ez zitzaien moja hairi gustatzen. Baiño giñan errespetua giñekan guk mojai, bueno. Oaindik goatzen zazkit San Bartolomeko eskaillerak haik-eta. Geo elizan hizketan eoten bagiña, "castigadas". Gu ez baigiñan ixilik eoten. Eliza oso kapilla ederra zan. Ta nere ume denboako kontuk hola izandu zian-ta.
- Han'e erderaz?
- Bai, dena erderaz zan. Euskeraz esaten dizut, pues etxeko euskera dakigu guk, besteik ez dakigu.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia