Gerran, emakumeek eta gizonek pasatako kalbarioa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-016-048 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerran, emakume abertzale batzuei ilea moztu zieten, beheramendu gisa. Aita gordeta egon zen, nazionalista izateagatik.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 28a
- Iraupena: 0:00:59
- Erref: URN-016/048
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
- Hemen illia moztutako...
- Bai, bazian illia moztutakuak, bazian. Hemen, Moixotegi o esaten diyoe, Xantina izandu zeala esan dezun hortatik beheraxeo zan illia, bueno, horkua zan. Xoxokan eskola harek ematen zun lehendabizi. Ta hari're illia moztu ziyen. Ta gero hemen kalian'e bazian beste batzuk illia moztutakuak eta apusillatutakuak eta bazian. Hoik esan ez, baiña nik goatzen zaizkit. Baiño gaiñekuan, [...], zeaik ez zait hortaiñokua goatzen. Oain, hemengo aitta zana gordeta nola eondu zan, bai, hor. Nazionalistan aldekua zan; ta ordun'e, oaintxe bezelaxe, ez zuen euskaldunik eta nazionalistik ikusi nahi izaten. Ta hor eondu zan gordeta, gabeako etortzen zan etxea; ta hurrengo egunian, zeozer jana hartzen zun, ta gaztaiña [...] zulo-zulo batian beheko erreka ondo hortan, hortxe eondu zan gordeta.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!