Urnieta (Gipuzkoa)

Soldadutzako brigadarekin oso harreman ona

Soldadutzako brigadarekin oso harreman ona <p>Soldadutzan, ganaduaz arduratzen zen Miel. Lizentziatu zenean, brigadak opari bat eskaini zion: ezkon-bidaian Melillara joateko. Emazteak, baina, ez zuen nahi izan; eta, orduan, hormako erlojua oparitu zion.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-016-043 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Soldadutzan, ganaduaz arduratzen zen Miel. Lizentziatu zenean, brigadak opari bat eskaini zion: ezkon-bidaian Melillara joateko. Emazteak, baina, ez zuen nahi izan; eta, orduan, hormako erlojua oparitu zion.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Geo teniente koronelak eta etortzen zienien ta, garbi-garbik eukitzen nittun ganaduk; etxian ez oso garbik oain baiño... Ta gustoa ikusten zittuen haik. Ta bat bazan haizetu're itten zan behiya, ta hua're dominatzen nun, zulatu itten nun [...] haizetzen zanian; ta ni ondo ikusiya neon soldaduskan, egiya esate ezkerotan. Ta geo ni lizentziatu giñan garaiyien, esan zien erregalotxo bat eingo ziela; ta, hala, ez zakala erregaloik ein biharrikan; ezkontzen nintzanian erregalotxo bat ingo ziela, ta biajea harea joateko esan zian; ta ez zakala erregaloik ein biharrikan, neretzako ona izandu zala-ta. Ta behin karta bat in zien, handik urtebete o, ta juteko harea ta juteko harea. Ta ez merezi ez dulako, baiño honek ez zun nahi izaten, oain ez bezelako pertsona zan baiño... Ta geo, behiñik behin, erregalotxo bat egingo ziela ordun, ta zea bialdu zien, releju bat, pareteko releju bat bialdu zien, goiyen hor dao. Ta ikeragarri gizon ona izandu zan neretzako hua. Nik soldaduska ondo pasa nun.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia