Herri-izenen etimologiak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-015-039 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Herrien izenen etimologiari buruzko azalpenak ematen ditu.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 25a
- Iraupena: 0:01:00
- Erref: URN-015/039
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Kaleak, plazak , Euskara » Lexikoa
Transkripzioa
-Leheno esan dizkidazu herri izenak. Urnieta nola da?
"Ur-mi..., Ur-ne ez, mi, me, me, mi ez, "mehe", Ur-mieta. Nik hor ikusten det, esan nahiko du "ura mia" edo; meheta. Eta Hernani, berriz, "erne", Henani ez, "erne ni". Erne egoteko edo holako zerbait esan nahiko du. Hernani. Eta Andoain, berriz, "Andolain". Andoain ez, "Andolain". Ta Billabona, berriz, Biyona". Zeatik bi harrapatzen baitittu harek.
-Eta hoik nun aittu dittuzu zuk hoik?
-Aurrekuei. Aurrekuei aittutakuak dizkit hoik. Ta egongo dia hemen asko ta asko ez dakienak.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!