Urnieta (Gipuzkoa)

Nesken kortse sozialak

Nesken kortse sozialak Lehen, emakumeek ezin zuten tabernatan sartu, galtzak jantzi, ilea tindatu, zigarroa erre... Emakume batek ilea tindatzen bazuen, deigarria egiten zen. Donostiara Martutenera dantzara joaten ziren neskak markatuta egoten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-013-046 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehen, emakumeek ezin zuten tabernatan sartu, galtzak jantzi, ilea tindatu, zigarroa erre... Emakume batek ilea tindatzen bazuen, deigarria egiten zen. Donostiara Martutenera dantzara joaten ziren neskak markatuta egoten ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Tabernan sartzeik ba al zeuken emakumeak?
- Ez, ez, ezta... Oain [...]. Gure gaztian'e, gure gazte denboran'e... Ta galtzak jaztia? Josus! Hua bai zala pekatua, galtzak jaztia. Ta tabakua? Fama txarra harek. Illia tintatzen bazun'e bai: rubia-rubia jartzen baldin bazan'e, ordun'e hoi... Zigarrua erre? Bai, zea.
- Ta illia tintatu're ez e?
- Llamatiboa, oain rubioz in ta... Baiña ordun rubia... Zea.
- Ta rubia baldin bazan berez?
- A, "hombre", rubia baldin bazan ez noski. Baiño beltza izanda zeatzen zana...
- Llamatiboa al zan?
- Bai, hoi da, llamatiboa.
- Baiño rubia zana...
- A, ez, ez, ez, ez, bestelakoa.
- Rubia gutxi egoten zala o?
- Eta Donostia bazian bailea [...] Martutenen, oain kolejiyua dao. Eta hara juten zianak... "Señaladas con el dedo". Gu baiño zaharragoak juten zian.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia