Urnieta (Gipuzkoa)

Etxeko txikiena izatearen abantailak

Etxeko txikiena izatearen abantailak Etxeko txikiena izan da Nati; eta, horri esker, abantaila handiak izan ditu: goi mailako batxilergoa egiteko aukera izan zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-013-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Etxeko txikiena izan da Nati; eta, horri esker, abantaila handiak izan ditu: goi mailako batxilergoa egiteko aukera izan zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ttikina?
- Oain ttikina geldittu naiz, bai.
- Izaten da bentaja batzuk.
- Bai, haundik, haundik izaten dira. Zaharrena kastigatugo izaten da. Gure etxian hala zan behiñik behin. Ta oain... Ez, bentaja haundik izaten dittu gaztiak, gaztenak.
- Adibidez?
- Pues estudiyuak eman zizkiten, "a ver", [...], oain dala "a ver veintinueve, esto, bachiller superior" in nun. "Échale guindas". Hemen in zazpi urtian Donostin, eta Valladolida geo esamiñatzea, eta han titulua atera. "A ver" hoik zenek itten zittun ordun? Bigarrena izango nintzan Urnietan ni, batxillerra in zuna. Beste bat oaindik monja da, bizi da, Etxalberrikoa Sarasola, bizi da. Horregatik esaten dizut ba bentajak bestiak, zaharrena hamalau urte ezkeo etxian lanian. Eta bestiak osoba-izeba batzuk bazittun ez zuenak familik, eta haik Tolosan euki zuen urte pare batian monjetan. Baiño, ez, ni, "hombre", hogei urtekin lanian hasi nintzan.
- Bentaja haundiya da.
- Bai, bentaja haundiya.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia