Urnieta (Gipuzkoa)

Saroiak eta larreak

Saroiak eta larreak Lehen inguruko mendietan animalia ugari zeuden, baina pinuak daudenetik ez. Saroi asko zeuden lehen. Lursailak nola mugatzen ziren azaltzen du. Saroien eta larreen arteko aldeaz hitz egiten du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-012-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehen inguruko mendietan animalia ugari zeuden, baina pinuak daudenetik ez. Saroi asko zeuden lehen. Lursailak nola mugatzen ziren azaltzen du. Saroien eta larreen arteko aldeaz hitz egiten du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta hor ardiya ta betizua ta danetik; bihorra-ta hazienda ikeragarri izaten zan. Dana josiya mendi guziya garai hartan. Oain piñua do ta hazienda're gutxi ta.
-Lehen iratzetara, iñestorra edo nola esaten diozue...
-Bai, joe
-Zilegia ere bazen.
-Ez zan ezerre gelditzen hor. Ezta ezer 'e. Hor sarobiak zauden, sarobiak. Gue etxia're sarobia da. Terrenu horren erdin zeon. Erdin ez, dena barrenen. Gue etxia sarobia, Legarralde sarobia da. Esango dizut gaiñea, sarobiak asko zauden hor: Mendaiyo sarobia, Oilalumekua, hor taberna daon hortakua; Olaberri sarobia, Olazarkua ta Ardegikua; Korostarben inbiriyan sarabia hua ere; ta Amuela, oain Beraziartua edo hoina, hor serrerik eta dauzkenhoina, hua're sarobia; Antxusta sarobia; Esolamaki sarobia; Zuluta sarobia ta Legarralde sarobia. Hoik zian hor barren hortan zeenak, baiño hoik terreno partikularrak zien danak. Zero bat da; ze esango dizut, hirurogei milla metro edo hola bakoitza hola izango zien, baiño zero borobillak die, gurea hala de behintzat eta bestiak hala izango dia; borobillian, erdi-erdin "altamugarriya" gure etxian han do, altamugarryia bada. Mugarria harri haundi bat da, altamugarriya esaten geniyon behintzat guk hari. Ta hua erdi-erdin gora ta behera neurtu, horrea, bakizu, gurutzian neurtu ta denetaa igual bihar emen du. Neurriya hua zan.
-Ta errondako hoi zeozekin mugatuta zeon?
-Bai, bai, mugatuta hor hoikin, Zilegi mendi horrekin. Zilegiya.
-Hesia edo pareta edo...
-Ez. Pareta bai, leku batzuetan bai baiño. Ez, ez zun, guriak ez zun zeikan. Guk itxi gendun geo. Leheno dena libre zan baiño zeak, hoik piñua sartu zuenian ardi batzuk utzi genittun attangatik, esan dizut, eta ordun itxi in gendun. Guk terrenua bagendakan larria're pixkat eta hua ta, itxi in gendun geon partia. Baiño leheno libre. Leheno libre. Zuluta're sarobia, hua're itxiya, jakiña, sarobia itxi iten da. Buelta guzian haziendak zazkan harrek'e eta, baiño gue etxe alde hortan negun edo izaten zan baiño. Belaziak eta itxi, jakiña, belaziak eta sorua ta hoik, baiño gaiñentzian ixtura zeik ez, partikularrik ez.
-Ta ze diferentzi zeukan zillegiaren barrenian sarobiak? Zer zan, terreno diferentiak edo?
-Igual-iguala. Jakiña, gu han bizi giñan eta hua landua ta artsoruak eta belaziak eta hola. Bestia larria ingurukua. Garua. Garua edo iratzia edo kristua ta; iñastorra ta. Gaiñentzian hoixe, Zulutan'e bi fameli bizi zian eta, han'e hoixe do, han'e buelta guzin itxiya. Esolamaki, haik bordak eta zittuen tokiya Antxusta aldea ta. Hua ez, hua libre, han ez zeon belazeik eta ezer ez zaken, garua besteik ez zaken han. Borda, eta gaiñentzian ezer ez eta. Altxusta're baserriya. Baserriya izango bazendun hua zeatu biharra zeon, itxi biharra zeozer, baiño ixtura partikularrik ez. Guk ez genun. Ixtura partikularrik ez zan gue etxian. Geo azkenian bai, azkenian itxi gendun etxeko ardik eukitzeagatik. Ta hola.
-

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia