Urnieta (Gipuzkoa)

Ardien faseak

Ardien faseak <p>Ardiak hazten doazen heinean, hainbat garai pasatzen dituzte: bildotsak, arkazteak, arkumeak, artantzua...</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-012-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ardiak hazten doazen heinean, hainbat garai pasatzen dituzte: bildotsak, arkazteak, arkumeak, artantzua...

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-"Bildotxa" da oain udaberrin jaiotakua, lehengo udaberrin jaiotakuak oain haik bildotxak dia, bildotxak ia arkazte ingo dia belaxe. Kanpazio bateako, ordun martxuan jaiotzen zien arkumiak, eta hurrungo martxo arte bildotxak zian haik. Baiño hurrungo martxuan hasten zian berrik jaiotzen ta haik arkumiak edo bildotxak, eta aurreako ordun uzten zian, ta haik arkaztiak.
-Urtebete einda...
-Urtebete einda handik aurrea arkaztiak. Ta gero hiru urtekuak. Laukuak eta geo ba hortikan aurreako zeak. Baiño hoi hola izaten da. Bai, bai, bildotxak. Oain urte guzin jaiotzen aitzen diala uste det eta. Behintzat eguberritako baiño leheno're arkumiak eta kenduk eta izaten dittue.
-Artantxua adibidez noiz izaten da?
-Artantxua're hoi da, guk arkaztia esaten diou, baiño artantxua're horri esaten zaio leku batzutan, Aranon hala esango die gaiñea seguru asko. Arkaztia ta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia