Ordua artizarrari galdetzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-012-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 14a
- Iraupena: 0:01:03
- Erref: URN-012/003
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
-Ta orduik ez, baiño gue atta zana hortan gizon zea zan, beti mendin hortxe ibilliya ta, goizaldea hua esnatzen zan eta ateako zan kanpora ta begiratuko zun eta ba: "eguna laxter diau, jaiki biharko, esaten zian, artzizarra etorri dek, parian diau". Artzizarra, izar haundi bat. Hoi beste izarrak baiño haundiyua ikusten zan gue begiratun eta harrekin hartua zakaten zea, been jaikitzeko... Etxolaberri aldetik edo Arano aldetikan edo bazetorren txabolan parea edo. Behintzat horrea agertzen hua eta. Hua hor zanian ya euna, euna.
-Hara!, ze politta!
-Artzizarra etxolaren parea...
-Parea etorri zan garaiyean euna ordu erdi bat barru edo ya zabaltzen hasiya edo gehixeo.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!